Kultura proiektu bat landu, eraiki eta bere ebaluaketa egin : elkarteei zuzendu segipen kolektiboa
Akitaniako INSTEP eta Sports Pyrénées Emploi 64 egituren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak tokiko kultur eragileei zuzendu formakuntza zikloa antolatzen du, urririk. Kultura proiektuen kudeaketa ukanen du gaitzat. Buruz-burukako hitzorduz eta taldean eginiko biltzarrez osatua izanen da. Tokiak mugatuak dira (10 elkarte) eta gehienik 2 pertsonek parte har lezakete elkarte baten izenean. Izena ematea beharrezkoa da apirilaren 15a aitzin.
Jarraikitzea kabinete berezi baten gain izanen da. Elkarteetako arduradunei funtsezko nozioak, tresna operatiboak eskainiko dizkie. Kasu konkretuak aipatuko ditu ere beren egitasmo kultural eta artistikoen osatzen laguntzeko.
Aholkatzen da jarraikitze osoa segitzea ekarpen teorikoaren eta praktikoaren arteko koherentzia bermatzeko.
Egunak
- 2 egun iraganen dira kolektiboki,
- Egun erdi bat, elkarte bakoitzarekin bakarka
- Bukatzean, egun kolektiboa iraganen da, bildumaren egiteko
Egutegi zehatza partehartzaileer beranduago helaraziko ditugu.
Izenak 2014eko apirilaren15a aitzin eman behar zaizkio Euskal kultur erakundeari. Gehienik 10 egiturek parte hartzen ahalko dute eta elkarte bakoitzetik 2 pertsonek.
Xehetasunak
- Izen-ematea
- Maddalen Dupuy - Euskal kultur erakundea
Tel. 05 59 93 25 25 - maddalen@eke.org
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)