Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Kultur eragileentzako baliabideak eta estekak

Kultur eragileentzako baliabideak eta estekak

Kulturgintzako eragileek eta profesionalek balia ditzaketen zonbait informazio iturri.

Esteka errepertorio tematikoak

Euskal kultur erakundeak baliatzen dituen zonbait erreferentzia kultura arloko profesionalei zuzendutako informazio zaintza egiteko orduan (sektoreko prentsa kondutan hartu gabe).

GaiaArloak
Ikusgarrigintza Antzerkia, dantza, karrikako arteak
Estekak ikus
Musika Kantua eta musika
Estekak ikus
Bertsularitza Bertsularitza munduko baliabideak
Estekak ikus
Arte bisualak Margolaritza, zizelkaritza, argazkilaritza, ikus-entzunezkoa, numerikoa
Estekak ikus
Liburua - Irakurketa Literatura, irakurketa publikoa
Estekak ikus
Ondarea Ondare materiala eta inmateriala
Estekak ikus

Informazio jarraikia

Webgune desberdinetan hautatu ditugun albisteen aipamenak (ikus ere gure "Albiste profesionalak").
Oharra: esteka guziak Euskal kultur erakundeak www.diigo.com gordegian daukan konduan artxibatuak dira.

Lanbideak eta formakuntza
"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera emango du ikastaroak teoria eta praktika uztartuz. Iturria: Dantzan.eus

Tags:

Ikusgarrigintza & ikusentzunezko alorretako profesionalen topaketak Angelun

Pôle emploi spectacle Nouvelle-Aquitaine-k eta Ardad elkarteak antolatu profesionalen topaketak Angeluko Quintaou antzokian iraganen dira, urriaren 17an, 10.00etatik 17.00etara. Izena eman behar da.

Tags:

ZABALA modulua 2016 2017 - Iparraldeko Dantzarien Biltzarra

Dantza talde guzietan, dantzaz gosez diren dantzariak badira, haien dantza taldeko kurtsoetaz gain, denbora gehiago pasatu nahi dutena dantza ikasten eta praktikatzen. Zabala moduloak dantzari horier egokiak diren kurtsoak proposatzen ditu : 2 kurtxo lotzen ditu saioka, alde batetik dantza klasiko formakuntza bat (bere gorputz osoaren senditzeko eta mekanismoen ulertzeko) eta bestalde Xiberoko dantzak edo Gipuzkoako dantzak aldikatuz urtean.

Tags:

Gehiago…
Deialdiak eta finantzaketa baliabideak, hedapena
Szenatokiko maratoia 2016

Euskarazko antzezlanen lagin edo zati laburrak ikusteko aukera ematen duen ekimena da "Szenatokiko maratoia". 2016ko abenduaren 5ean iraganen da, Durangoko azokaren karietara. Zortzi taldek hartu ahal izango dute parte, 4 antzezlan goizez eta beste 4 arratsaldez. Parte hartzeko deialdia zabaldu dute antolatzaileek.

Tags:

VII. Poltsiko Antzerki Sorkuntza: deialdia zabalik

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko VII. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2016ko urriaren 14an amaituko da. Bi diru laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta finalistak, 3.200 euro.

Tags:

KunArte, Lehen Haurtzarorako Berrikuntza Artistikoaren Zentroaren deialdiak

KunArtek, Lehen Haurtzarorako Berrikuntza Artistikoaren Zentrua, Teatro Paraísok zuzenduta eta Small Size, Performing Arts for Early Years europar proiektuaren kide dena, Arte Biziei buruzko proiektuak garatzeko hiru erresidentzia internazionalen deialdia luzatzen du. Izena emateko azken eguna: 2016ko irailaren 16a.

Tags:

Gehiago…
Kudeaketa, fiskalitatea eta eskubideak
Elkarteak eta enplegu lagundua

France Active sareak argitaratutako gida honek enplegu lagunduaren hautua egin duten elkarte ttiki eta ertainen gogoeten lagungarri izan nahi luke. Postuen iraunkortzeko ildoak kondutan hartzen ditu, besteak beste.

Tags:

Egile eskubideen inguruko gida praktikoa aro numerikoan

2015eko uztailean Frantziako APIE agentziak argitaratutako gidak zonbait baliabide eta erantzun juridiko preziagarri eskaintzen ditu eduki numerikoak kudeatzen dituzten administrazio baita elkarteentzat. Egile eta irudi eskubideak jorratuak dira dokumentuan interneteko erabilpenei begira batez ere. Dohainik eskura daiteke gida.

Tags:

Auto-enpresaburu estatusa ikusgarrigintzan

Frantziako Rhône-Alpes eskualdeko ikusgarrigintzaren garapenerako agentziak auto-enpresaburu estatusaren inguruko sintesia bat argitaratu du joan den urtarrilean. Estatusaren kuadro orokorra azaldu ondoan ikusgarrigintzari dagozkion zonbait adibide aztertzen ditu.

Tags:

Gehiago…
Kultura politikak
L'Atalante zinegela saritua Deauvillen

Baionako L’Atalante zinegelak Sala berritzailearen saria eskuratu du Deauvillen, 2016ko irailaren 28an, euskal zinearen banaketaren inguruan daraman lanarentzat.

Tags:

"Eskualde handia": aukera berriak kultura munduko eragileentzako?

2016ko urtarrilaren 1ean Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes eskualdeen batuketatik sortuko da Eskualde handia. Zernolako bide berriak irek ditzake kultur eragileentzako? Poitou-Charentes-eko kultur agentziak gai horren inguruko txosten bat plazaratu du.

Tags:

Frantziako festibalen mapa 2014an

Frantziar estatuan 2014an iragan diren festibalen kartografia bat CNV, IRMA eta SACEM erakundeek egina eta "Printemps de Bourges 2015" festibalaren karietara aurkeztu zena.

Tags:

Gehiago…
Jakintza
Euskal antzerkiaren katalogoa

Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteak eta Etxepare institutuak, “Euskal Antzerkiaren Katalogoa” argitaratu dute, arte eszenikoen inguruan Euskadin diren eragile eta baliabide guztiak biltzen dituen behin betiko gida (taldeak, hedatzaileak, antzokiak, jaialdiak...).

Tags:

Kultura-sektorean diharduten artisten eta profesionalen nazioz gaindiko mugikortasunaren diruztatzeko baliabideen gida

Europan balia daitekeen kultura mugikortasunaren aldeko finantzamendu aukeren gida eguneratu dute 2015eko azaroan "On the move" erakundeak eta frantses kultura ministeritzak. Sarean eskuragarri.

Tags:

Euskarazko kultur eskaintza: bertaratzeko ohituretan eragiten duten faktoreak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak euskarazko kultur eskaintzara bertaratzeko ohituretan eragiten duten aldagaiak aztertu nahi izan ditu, eta horretarako, Emuneko zerbitzuetako aholkularien laguntzarekin azterketa lan bat egin du Durangaldean 2014ko urritik abendura.

Tags:

Gehiago…