Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza

Euskal antzerkigintza

Luzaz talde amateurrak bakarrik izan ondoan, orain profesionalak ere agertu dira. Hautatzen dituzten testuak euskal idazleenak ala egokipenak dira (Brecht, Réza, Koltès...).

Libertimenduak
''Libertimenduak'' - Donapaleu (2012 - cc-by-sa Nahia Garat)

Bestalde hor dugu euskal antzerki herrikoi zaharrena den Pastorala, kanpoan emana eta kantatua.
Urtero, Zuberoan, herri oso batek pastorala bat antolatzen du.

Gaur egun, sail horretan, esperientzia berriak eramanak dira.

Antzerkia agertzen da ere maskaradetan eta kabalkadetan.

Antzerki mota frango

Antzerki mota anitz badira Euskal Herrian. Gehienak aspaldikoak dira eta zaila da jakitea nondik heldu diren.

Antzokietatik kanpo ematen diren emanaldietan, bereiz daitezke :

  • Xiberuko pastorala, kanpoan ematen den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena.
  • Maskarada : antzerki mota hau ere kanpoan antzezten, kantatzen eta dantzatzen da. Xiberukoa da eta ihauteri garaian egiten da.
  • Toberak.

Barneko antzerkia 1920. urteen hastapenetik goiti garatu da Euskal Herrian. XIX. mende ondarrean, Martzelino Soroa donostiarrak, antzerki obra onak idatzi zituen, molde klasikoan. 1960. urteaz geroztik, euskal idazle batzuek (Antonio-Maria Labayen, Piarres Larzabal, Telesforo de Monzon, Iñaki Begiristain, Imanol Elias, Daniel Landart, Guillaume Irigoyen, Mattin Irigoyen, Pantzo Hirigaray, Antton Luku...) bai eta idazlan arrotzen itzulpenek aberastu dute euskal antzerkigintza.

Interneten
Mattin Irigoien - Elkarrizketa argia.eus webgunean - 2016/11/27

"Mattin Irigoien (Ainhiza-Monjolose, 1964) lanbidez nekazarien formakuntza elkarte batean ari da, Arberatzen finkatua. Idazle eta antzerkigile ezaguna, 2009an Bilbon emandako hitzaldiaren mamiaz “Nola eutsi diogu gure euskarari” plazaratu zuen. Amikuzeko Zabalik elkartearen zuzendaritzako kidea da."

Tags:

Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera — dantzan.eus

"Igandean, urriaren 9an, eskainiko da Saran Kabalkada, tobera edo epaiketa antzeztua barne. Albistean idatzi genuen "lehen aldiz antolatu" dela kabalkada Saran, baina Pierre Latasak berehala ohartarazi gintuen okerraz. Dokumentazioa aztertu gabe ere, zuhurtzia apur bat nahikoa genukeen hanka ez sartzeko. Egindako akatsa emendatu nahirik, Saran 1815ean Turrut-Arrosaren inguruan antolatu zen toberaren berri batzuk bildu ditugu."

Tags:

«Maite dut haurren freskura; irekiak dira» | Berria.eus | 2016-10-06

"Senari jarraituz sortzen ditu obrak Hennebuttek. Haurrak dira haren publikoa, baina uste du helduek ere plazer har dezaketela bere lanekin. Haurrentzako liburu anitz idatzi eta ilustratu ditu."

Tags:

Gehiago…
Iparraldeko euskal antzerki munduko eragileak

Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Piarres Larzabal

Piarres Larzabal (1915-1988)Piarres Larzabal apez-idazle azkaindarrak eragin handia ukan du euskal antzerkiaren historian eta eraberritzean. Bere ibilbidea eta obra ezagutu