Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza Albisteak

Albisteak

Jokoz Kanpo festibalaren 8. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 8. edizioa Ezpeletan

2017ko ekainaren 3an, Jokoz Kanpo festibalaren 8. edizioa iraganen da Ezpeletan. Karia hortara, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko programazio berezia antolatu du Lapurdiko herriko toki ezberdinetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2017

Xarnegu Eguna 2017

2017ko apirilaren 28tik maiatzaren 7a arte, Xarnegu Egunaren 13. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Erakusketak, ikusgarriak, mintzaldiak, kontzertuak, tailerrak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldiaren bilduma sarean da

Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldiaren bilduma sarean da

Donostia 2016 fundazioak, Euskal kultur erakundeak eta SAREAk (Euskal Antzoki Sarea) Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldia antolatu zuten Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, urtarrilaren 24an. Topaketan honetan kasik 70 lagunek eman zuten izena. Egunaren bilduma sarean da.

Gehiago irakurri

17. Donostia antzerki saria, "Francoren bilobari gutuna" lanarentzat

17. Donostia antzerki saria, "Francoren bilobari gutuna" lanarentzat

2017/03/20

Artedrama, Dejabu Papin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek sortutako Francoren bilobari gutuna antzezlanak  17. Donostia antzerki saria eskuratu du. Joan den urtean Donostian estreinatuak izan ziren euskarazko 17 antzerki lanen artean aukeratu du epaimahaiak. Ikusgarriak bere ibilbidea jarraitzen du, hala nola ipar Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

Atx Teatroaren "Fakiu"  antzezlanaren aurkezpenak

Atx Teatroaren "Fakiu" antzezlanaren aurkezpenak

Datozen asteetan, Bilboko Atx Teatroa konpainiaren "Fakiu" antzezlana ipar Euskal Herriko toki ezberdinetan aurkeztua izanen da, hala nola Senperen, Izturitzen edo Bidarten. Itzuli hori Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedatzeko sustatzen eta sostengatzen duen "Ibilki" dispositiboaren barnean antolatua da.

Gehiago irakurri

Hameka Euskaraz Izturitzen

Hameka Euskaraz Izturitzen

2017/02/16

2017ko otsailaren 18an, Hameka karrikako arteen fabrikak Hameka Euskaraz-en edizio berri bat antolatzen du. Oraingoan, Nafarroa Behereko Izturitze herria hautatu dute euskarazko sorkuntzaren inguruko egun horren antolatzeko. Besteak beste, Ibilki deialdiaren irabazle izan den Atx Teatroa konpainiak Fakiu sorkuntza berria aurkeztuko du bertan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

2017ko maskarada Ezpeizetik Ürrüstoira

2017ko maskarada Ezpeizetik Ürrüstoira

2017ko Xiberoko maskaradak, Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteek emanen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamabost bat agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 22an iraganen da Ezpeizen eta azkena apirilaren 30ean Ürrüstoi-en. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.

Gehiago irakurri

"Telesforo ez da Bogart" antzezlana herriz herri

"Telesforo ez da Bogart" antzezlana herriz herri

2016ko abenduan Senperen estreinatu ondoan, Iduzkilore antzerki konpainiak "Telesforo ez da Bogart" antzezlan berria beste hainbat tokitan aurkeztuko du aurten : urtarrilan Uztaritzen eta Donibane Lohizunen, otsailan Urruñan, Izturitzen eta Bergaran, eta martxoan Seguran eta Biarritzen. Beste emanaldi batzu izanen dira geroan ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"iZ" ikusgarriaren estreinaldia Hendaian

"iZ" ikusgarriaren estreinaldia Hendaian

2016/12/04

2016ko abenduaren 7 eta 11n, Kiribil konpainiak iZ ikusgarri berria estreinatuko du Hendaiako Mendizolan gelan. Sorkuntza hau antzerki eta musika pieza bat da, biziaren jatorriaz, gure jatorriaz eta gure etorkizunaz galdezkatzen gaituena. Eskoletako haurrei zuzendu hainbat emanaldi izanen dira ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hameka Euskaraz

Hameka Euskaraz

2016ko urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Hameka Euskaraz zikloaren edizio berri bat iraganen da Luhuson eta Larresoron. Bi egun horietan, antzerki, dantza, txotxongilo eta musika ikuskizunak aldizkatuko dira, adin guzietako jendeeri zuzendu euskal sorkuntza ohoretan ezarriz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Hecho en casa" konpainiak emazte antzezleak bilatzen ditu

"Hecho en casa" konpainiak emazte antzezleak bilatzen ditu

"Caché dans son buisson de lavande, Cyrano sentait bon la lessive" / "Bere izpika sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixiba usain goxoa zeukan" ikusgarriaren euskal bertsioaren sorkuntzaren karietara, Hecho en casa konpainiak talde artistiko euskaldun bat osatu nahi du. Sorkuntza 2017ko udazkenerako aurreikusia da. Hiru antzezle euskaldun bilatzen dira, 25 eta 40 urte arteko emazteak esperientzia profesional batekin. Deialdian parte hartzeko epea: 2016ko irailaren 1a aitzin.

Gehiago irakurri

Iduzkilore konpainia Hamekak eta EKEk bultzatu deialdiaren irabazle

Iduzkilore konpainia Hamekak eta EKEk bultzatu deialdiaren irabazle

2016/07/03

Iduzkilore konpainiak irabazi du Hameka Karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak eta Euskal kultur erakundeak Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza laguntzeko asmoz elkarrekin antolatu deialdia. Senpereko konpainiak laguntza hori "Telesforo ez da Bogart" antzezlana lantzeko baliatuko du.

Gehiago irakurri

Atx Teatroa konpainia Ibilki deialdiaren irabazle

Atx Teatroa konpainia Ibilki deialdiaren irabazle

2016/06/26

Ipar Euskal Herriko programatzaile sareak bultzatu Ibilki deialdiaren bitartez, Bilboko Atx Teatroa konpainiaren Fakiu sorkuntza berria hautatua izan da. Horrela, 2016/2017 denboraldian, Bizkaitar talde honen obra ipar Euskal Herriko hiru probintzietan aurkeztua izanen da publiko ezberdinak biltzeko xedearekin.

Gehiago irakurri

15. Antzerki Astea Urruñan

15. Antzerki Astea Urruñan

2016/06/06

2016ko ekainaren 6tik 10era, euskarazko antzerkiaren 15. astea iraganen da Urruñan. Euskal Haziak-ek antolaturik, ikastetxe katoliko elebidunetako 340 aktore baino gehiago arituko dira Itsas Mendi gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa Ezpeletan

Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa Ezpeletan

2016ko ekainaren 4an, Jokoz Kanpo festibalaren 7. edizioa iraganen da Ezpeletan. Karia hortara, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko programazio berezia antolatu du Lapurdiko herriko toki ezberdinetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Maiatzeko Antzerkialdia Maulen

Maiatzeko Antzerkialdia Maulen

2016ko maiatzaren 17tik 21era, Maiatzeko Antzerkialdiaren edizio berri bat iraganen da Maulen. Herriko kultura zerbitzuak antolaturik, Zuberoko hiriburuak karrika antzerkiaren inguruko hainbat ekitaldi hartuko ditu bost egunez. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Dilin Dalan festibala Heletan

Dilin Dalan festibala Heletan

2016ko maiatzaren 22an, Pestacles et Compagnie konpainiak Dilin Dalan festibalaren edizio berri bat antolatzen du Heletan. Ikusgarriak, erakusketak, tailerrak, jokoak... Denetarik izanen da bereziki haurrei eta familiei zuzendu hitzordu honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"KARRIKAN"  Kaleko arteetako sormen‐lanetarako laguntza Euskal Herrian

"KARRIKAN" Kaleko arteetako sormen‐lanetarako laguntza Euskal Herrian

KARRIKAN plataformaren helburua Euskal Herrian kaleko arteetan ari diren artisten sormen‐lanak sustatzea eta zabaltzea da. Hasten ari diren, profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalei begira antolatua da deialdia. Parte hartzeko azken epea: 2016ko ekainaren 18a.

Gehiago irakurri

Bi Harriz Lau Xori 2016

Bi Harriz Lau Xori 2016

2016ko martxoaren 15etik 20ra, Biarritz Culture eta Euskal kultur erakundea berriz elkartuko dira, "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri baten proposatzeko. Sei egunez, kultura ekitaldi andana batez gozatzeko parada izanen da Biarritzen, euskal kultura munduko kulturekin uztartu nahi duen festibal honetan.

Gehiago irakurri

IBILKI deialdia: Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sostengatzeko dispositiboa

IBILKI deialdia: Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sostengatzeko dispositiboa

Euskal kultur erakundeak (EKE) Senpereko, Hendaiako, Bidarteko, Donibane Lohizuneko eta Mauleko Herriko Etxeak, Garazi Baigorri eta Errobi herri elkargoak, bai eta Biarritz Culture, Larresoroko Ote Lore eta Hazparneko Eihartzea elkarteak bildu ditu, ipar Euskal Herri mailako euskarazko antzerkiaren hedapen sare baten sortzeko asmoz. Oraingoz, programazio hamar egiturek parte hartzen dute EKEk bultzatu eta animatu IBILKI deitu dispositibo honetan. IBILKI Euskal Herri guziko konpainia profesionalei zuzendua da. Sorkuntza bakar bat hautatua izanen da lurraldean hedatua izateko. Egitasmoa igortzeko epea: 2016ko apirilaren 3a.

Gehiago irakurri