Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza Pastorala

Pastorala

Xiberoko pastorala kanpoan egiten den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena da.

Lehen idazkiak XVIII. mendekoak baldin badira ere, antzezten eta kantatzen den antzerki horren jatorria erdiaroko antzerkietan kokatzen da seguraski.

"Xiberoko Jauna" Pastorala (2008)
''Xiberoko Jauna'' pastorala (2008)

1950 urteetik aitzina, Etxahun-Iruri (Pierre Bordaçarre) kantu-egile handiari esker, pastorala erabat berritua izan da, ez itxurari dagokionez baina gaiak Euskal Herriko pertsona historikoen inguruan izan direlako.

Gehiago jakin

Pastoral xiberotarra
Pastoralaren inguruko web-erakusketa. "Bilketa" euskal fondoen atarian kokatu atala.

Pastoralaren historiaz - Jean-Louis Davant
Jean-Louis Davant, Zuberoako euskaltzainaren idazlana Pastoralaren historiaz.

"Xiberoko antzertia edo Pastorala" - Junes Casenave-Harigile
Junes Casenave-Harigileren lan honek Zuberoako Antzerkia edo Pastorala zer den azalduko digu: nondik datorren, nola antolatzen den, zeintzuk diren bere arauak eta abar. 2011. urtean argitaratua.

''Ez dut sekula entzun pastoral bat ez zela eder edo gaizki zenik. Sekulan'' - Patrick Quéheille pastoral idazlearen elkarrizketa
Patrick Quéheille (Barkoxe, 1964) Barkoxeko Etxahun kultur elkarteko burua, dantzari, dantza erakasle eta pastoral autore da. Xahakoa pastorala idatzi du Alexis Etchecopar (1924-2005) Attuliren omenez, barkoxtarrek eman dutena 2010eko uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 8an.

Pastoralaren nondik-norakoak

Jean Louis Davant euskaltzainak mintzaldi bat eskaini zuen 2013ko udan, Sohütan emana izanen zen "René Cassin" pastoralaz. Zuberoako pastoralaren nondik-norakoak jorratu zituen ere karia hortara. 
Hitzaldiaren grabaketa entzun.

Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k): hitzaldia

2016ko apirilaren 14an, Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k) gaiaren inguruko mahai-inguru bat antolatua izan zen Baionako Hiri Barneko mediatekan. Hainbat adituk beren ikusmoldeak eman zituzten karia hortara Luzien Etxezaharretaren galderei erantzunez.
Entzun hitzaldia

Sü Azia

Sü Azia (Zuberoako ondarearen bilketa eta balorazioa) elkartearen webgunean pastoralen zerrenda atxeman daiteke baita pastoral batzuen testu osoa.
www.suazia.com

Pastorala argazkitan

Euskal kultur erakundeak bildutako zonbait argazki-bildumak.
- "Gerezien denbora" hiri pastorala (2014)
"René Cassin" pastorala (2013)
"Ederlezi" pastorala (2013)
- "José Mendiague" pastorala (2012)
"Belagileen trajeria" pastorala (2009)
"Xiberoko Jauna" pastorala (2008)
"Aguirre" pastorala (1995)
"Harizpe" pastorala (1991)