Euskal komedien historia Lapurdin eta Baxenabarren

Ipar Euskal Herrian, antzokietan egiten den antzerkia aski gauza berria da. Lehen antzerki gelak 1920 urteetan eraikiak izan ziren.

Antzerki baten publikoa (1982, Eiheralarre) © DR
Antzerki baten publikoa (1982, Eiheralarre) © DR

Komedia, teatro ala antzerki?
Hastapen hartan, "josteta", "jostagailu" hitzak erabiltzen zituzten, geroago "ikusgarri", "komedia", "teatro", eta azkenean, 1960ko hamarkadatik aitzina: "antzerki". Erran nahi baitu: antza (edo itxura) ederreko zerbait, antz-edertia, Sabino Arana Goirik asmatu zuen hitza.

Baserrietako sabai batzuetan, eskola giristinoetako aterpeetan edo parrokietako zinema aretoetan antzeztu euskal teatroa 1922an abiatu zen Senperen eta Hazparnen.
Apezek eragin handia ukan zuten, bai idazle gisa, bai gazteen moldaketan, eta hori berrogeita hamar bat urtez. 

Derragun beraz Lapurdin eta Baxenabarren egin komediek ehungarren urteburua ospatzen dutela.

Daniel Landart antzerki idazleak eta Antzerkilarien Biltzarreko lehendakari-sortzaileak Ipar Euskal Herriko euskarazko teatroaren gaur arteko historia aberats horren bilduma bat egiten digu atal honetan, besteak beste idatzi duen "Komediaz komedia Lapurdin eta Baxenabarren, 1945-1970" (Elkar, Baiona, 2019) liburuan oinarrituz.

Euskal teatroa Lapurdin eta Baxenabarren (1921-2021)

Arrolce ohoina
Arrolce ohoina

XIX. mendeko aztarnak

XIX. mendearen bukaeran zenbait obratxo plazaratuak zituzten, hala nola Luhuson, Ziburun, Saran...

Jean Barbier (1875-1931)
Jean Barbier (1875-1931)

Lehen komedien aroa (1922-1945)

Lehen Mundu Gerlaren ondotik, bizimolde berriei jarraikitzeko zinema aretoak eraiki zituzten.
Orduan hasi ziren euskarazko komediak jarraituki taularatzen...

Mugertarrak taldea - 1967
Mugertarrak taldea - 1967

Komediaz komedia (1945-1970)

1945ean hasirik eta 1970a arte, komediez sekulako xehetasunak ematen dizkigu Herria kazetak, bereziki Lapurdin eta Baxenabarren egiten zirenei buruz...

Mee mee ardi kaka mehe
Mee mee ardi kaka mehe

Apezen eskutik abertzaleen eskuetara (1970-1990)

Kasik berrogeita hamar urtez (1922-1970) ekintza katoliko gisa apezen esku egonik, laikoek beregain hartu zituzten antzerki taldeak, abertzale batzuek berehala konprenituko zutela euskal alor horren garrantzia...

Haurra xutik
Haurra xutik

Euskal antzerkia, profesionala eta amateura (1990-2021)

XXI. mendea etortzearekin batera euskarazko antzerkia eskaintzen hasi ziren konpainia profesionalak. Amateur mailan antzerkiak muntatzen segitzen duten herritar taldeen osagarri...

EATB - Artxiboak
EATB - Artxiboak

EATB Iparraldeko adarraren artxiboak

EATB, Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrearen xedeetariko bat zen artxiboak biltzea. EKE-ren egoitzan, Uztaritzen, dago gaur egun kontsultagarri funts hori...

Bestelako baliabideak