Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza

Bertsularitza

Euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetariko bat. Bat-batekoan ala idatziz, ostatuan, plazan edo txapelketetan, bertsulariak inprobisatzen du proposatua zaion gaia landuz, doinuari segituz eta errimak errespetatuz.

Amets Arzallus, 2013ko Bertsulari Txapelketa Nagusiko txapelduna (EITB)
Amets Arzallus, 2013ko Bertsulari Txapelketa Nagusiko txapelduna, Juanito Dorronsororekin (EITB)

Beste herrialde batzuetan desagertzear dagoen ohitura zahar honek Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du batez ere txapelketen sortzearekin XX. mendean, eta 1980. hamarkadatik transmisioa segurtatua izan delarik bertsu-eskolen bidez eta saio antolaketen sustatzearekin. Bertsularitzaren bilakaerak erakusten du arte honek garatzen eta kodifikatzen jakin duela.

Bultzada handi bat ezagutu du horrela bertsularitzak Euskal Herrian eta gogoan ditugu oraino bertsulari ospetsu batzuen izenak.

Hauen ondotik, XXI. mende hastapen honetan, belaunaldi gazteak jarraitzen du berea ekarriz. Transmisiotik eta tradiziozko saioetatik at,  sorkuntza eremutan dabil bertsularitza uztartu nahian beste arte motekin (dantza, musika). Bertsularitza garai modernoetan ongi txertaturik dagola adiearazle!

"Batekmila-Euskal Munduak" erakusketatik ateratako bertsularitzaren inguruko bideoklipa (2007 - EKE)

Gehiago jakin:

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Interneten
Beñat Gaztelumendi eta Aitor Servier Bidarraiko bertso-udalekuan | 2016-07-27, Bertsozale Elkartea

17-18 urteko gazteak daude Baxenabarreko egonaldian uztailaren 23tik abuztuaren 1era arte.

Tags:

Besten irekitzeko bertsolaria kenduko du Baionako Udalak | 2016-07-09, Berria.eus

Iazko mezuarekin kexu, aurten bertsolaririk ez dela izanen erabaki du herriko etxeak. Euskarazko adierazpena festa girora egokitu behar dela dio Ugalde Kultura axuantak.

Tags:

Bi ikerketa kontratutarako deialdia egin da aurten | 2016-05-27, Euskara

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskararen eta Ikerketaren arloko Errektoreordetzek ikerketa kontratuen deialdia zabaldu berri dute. Era berean, lehen bi erakundeek 2.000 euroko hiru proiektu sari esleituko dituzte. Ikerketa kontratuen deialdiak zein proiektu sarienak bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute. Batera zein bestera eskariak egiteko epea irailaren 12an amaituko da. Eskaera egiteko eman beharreko pausoak, datak eta informazioa Mintzolaren atarian eta Laboa Katedraren webgunean daude ikusgai.

Tags:

Gehiago…