Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Bertsuaren arauak

Bertsuaren arauak

Bat-bateko bertsuaren sorkuntzaren prozesuak doinua, neurria, errima baina oroz gainetik proposaturiko gaia zehazki lantzea eskatzen du.

"Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak", Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren liburan irakur dezake: "Paradoxa badirudi ere, bat-batean aritzea oso ongi planifikaturiko ekintza da bertsolariaren kasuan. Aldez aurretik trebatu da une jakin batean sor daitezkeen antzeko egoeren aurrean bat-bateko erantzun bat emateko. Bat-bateko bertsogintzaren arauak bereganatu ditu oso (doinuak, errimak, neurriak…) eta bereganatze horren ondorioz zenbait arau galera eta zailtasun gertatu beharrean, askeago sortu ahal izateko erabiliko ditu. Ohitu da inguruko orori begia eta belarria itsasten, ikusia eta entzuna buruan gorde eta buruan ordenatzen, bat-batean aritu behar duen unean baliagarri gerta dakion".

Maialen Lujanbio eta Xabier Amuriza
Maialen Lujanbio eta Xabier Amuriza (cc by-sa Roberto Awa Nari)

Sorkuntzaren estrategia eta teknika

Bertsulariak gai bat entzutearekin bere burua lanean jarriko du lehenik bertsuaren bukaerari pentsatuz. Kolpea emaiten du azken hitza botatzean. Hor aurkitzen da bertsuaren eraikiduraren berezitasuna eta arte honen aparteko estrategia.

Bertsugintzaren gutxieneko arau teknikoak hauxe dira : kantatzen, errimatzen eta neurtzen jakitea. Gehienik erabilitako formak bertsuaren metrikaren eta erritmoaren ikuspuntutik erakutsiko ditugu. Ezinezkoa da erritmoaren hautatzea doinuarekin.

Ildo honi datxikola, beste bi inprobisatzaile mota aipatzea merezi du:

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Interneten
50 gazte Bidarrain eta 140 bat haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan | 2017-04-27, Bertsozale Elkartea

Gazteak eta haurrak bildu ziren Bidarraiko Artekan eta Baigorriko Oronozia Etxartean.

Tags:

Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak

Bostehun liburu eta artikulu baino gehiago beha daitezke sarean. Bertsolaritzaz gain, ahozkotasunari eta munduko kantu inprobisatuari buruzko material ugari bildu du liburutegiak. Liburutegian jasotako ikerketa eta bestelako lanak edozeinen eskura daude dokumentazio zentroan bertan, baina orain arte, baliabide faltagatik, ezin izan da interneten ikusi liburutegiari buruzko informaziorik. Azkenean, aurten lortu da liburutegiko katalogoa Bertsolaritzaren Datu Basean txertatuta interneten erakustea.

Tags:

Xenpelar zentroak sarean jarri du bertso liburutegia | 2017/01/25, Berria.eus

Bertsolaritzari, ahozkotasunari eta kantu inprobisatuei buruzko ehunka liburu eta artikulu biltzen ditu Xenpelar dokumentazio zentroak, eta sarean jarri ditu orain haietako 548. Erreferentzia bibliografikoak ere eskaintzen ditu eta bilaketak egiteko aukera.

Tags:

Gehiago…