Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Bertsularitzaren historia

Bertsularitzaren historia

Xehetasun guti daukagu XIX. mende aitzineko bertsularitzaz. 10 000 urte daukan ahozko tradizioaren historiaurrean, artzain-aroan koka genezake.

Txapel eta Zepai bertsulariak
Txapel eta Zepai bertsulariak. 1933, Elgoibar. (cc by-sa guregipuzkoa.net)
Aita Antonio Zavalak dion bezala: "bertsularitzaren historian, 1801a baino lehenagoko denboretan, dena ilundura da gure gaian". 1801ean, Villabonan iragan saio arrakastatsu bat (4 000 ikusle herriko plazan) gordetzea erabaki zen.

Joxe Azurmendi idazleak honela ihardesten dio : "Bai, dena iluna da : ez  mamirik ez delako, bainan iñork ez duelako hori sekulan argitu". "Euskal literaturaren historia"-ren idazlea den Luis Michelena euskaltzainak erakusten digu "bertsularien ohidura zaharra dela, eta bederen Garibay-k aipatzen dizkigun XV. mendeko emazte bertsularien garaikoa dela".

Beti Joxe Azurmendiren arabera, baliteke XIV. mendetik inprobisaketa mota bat egin izatea Euskal Herrian. Badira kantuak, gerlak, familia liskarrak, baina ere buruzagi baten heriotza, etsai baten kontrako garaipena aipatzen dutenak. Belaunaldiz belaunaldi heldu zaizkigun  euskal kantu zaharrenak garai hartakoak dira.

"Bertsularitza arabiar garaikoa da" (888) erraten digu Gorostiagak, C. Etxegarai, P. Urkizu eta J.A. Arana-Martija ikertzaileek tesia bera sustengatzen dutelarik.  
888 urtea urrun iduritzen bazaigu ere, interesgarria litzateke Arabiarren eta Euskaldunen arteko kultura eta literatura harremanen aztertzea.

Bestalde, Euskal Herrian frango berant sartu den erlijio katolikoak bertsulariak izanen zirenengan eragina ukan du, zalantzarik gabe, bai eta koblakarien eta malabaristengan ere.

Argitasun gehiago

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Interneten
50 gazte Bidarrain eta 140 bat haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan | 2017-04-27, Bertsozale Elkartea

Gazteak eta haurrak bildu ziren Bidarraiko Artekan eta Baigorriko Oronozia Etxartean.

Tags:

Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak

Bostehun liburu eta artikulu baino gehiago beha daitezke sarean. Bertsolaritzaz gain, ahozkotasunari eta munduko kantu inprobisatuari buruzko material ugari bildu du liburutegiak. Liburutegian jasotako ikerketa eta bestelako lanak edozeinen eskura daude dokumentazio zentroan bertan, baina orain arte, baliabide faltagatik, ezin izan da interneten ikusi liburutegiari buruzko informaziorik. Azkenean, aurten lortu da liburutegiko katalogoa Bertsolaritzaren Datu Basean txertatuta interneten erakustea.

Tags:

Xenpelar zentroak sarean jarri du bertso liburutegia | 2017/01/25, Berria.eus

Bertsolaritzari, ahozkotasunari eta kantu inprobisatuei buruzko ehunka liburu eta artikulu biltzen ditu Xenpelar dokumentazio zentroak, eta sarean jarri ditu orain haietako 548. Erreferentzia bibliografikoak ere eskaintzen ditu eta bilaketak egiteko aukera.

Tags:

Gehiago…