Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Bibliografia

Bibliografia

Bertsularitza gaiaren sakontzeko bibliografia bat.
Argitalpenak
Neurtizlari Bertsulari Iparraldez / Beñat Soulé

Bernat D'Etcheparetik (1490-?) hasiz Aitor Sarasua (1967-...) bitartean, Ipar Euskal Herriko 143 bertsulari koblarien ezagutza sakona eskaintzen digu Beñat Soulé-k, bakoitzaren nortasun eta ezaugarri agiria ikertuz. Euskaltzaleen Biltzarra, Erroteta, 2011.

Tags:

Bat-bateko bertsolaritza / Bertsozale Elkartea

Bertsularitzaren gakoak eta azterbideak. Dibulgazio liburua, Joxerra Garciak idatzirik, Andoni Egaña, Jon Sarasua eta Bertsozale Elkartearekin. Bertsozale Elkartea, 2001.

Tags:

Bertsularien artea / Bertsularien Lagunak - Euskal kultur erakundea

Bertsularitza zer den jakiteko. Talde lana: Jean-Louis Hariñordoki Laka, Aitor Sarasua, Beñat Soulé, Bertsularien Lagunak. Argitaletxea: Euskal kultur erakundea, 1998.

Tags:

Beste larogei urtian / Alberto Barandiaran - Bertsozale elkartea

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25. urteurrena ospatzen ditu 2012an eta urte horietako ibilbidea jaso asmoz liburua eta dokumentala prestatu du "Beste larogei urtian" izenburupean. Alberto Barandiaran idazleak idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia eta Lanku bertso zerbitzuak arduratu da DVDaren garapenaz eta argitalpenaz.

Tags:

Ahaztutako emakume bertsolariak

1978an Anaitasuna argitaletxean agertutako bertsoak.

Tags:

Odolaren mintzoa / Fernando Aire Xalbador

Fernando Aire Xalbador (1920-1976) bertsulari famatuaren erreferentzia liburua PDF formatuan Euskaltzaindiaren gunean.

Tags:

Ipar Euskadiko bertsulariak / Emile Larre

Artikulua. Jakin Arantzazu 14/15. (1980ko apirila-iraila), p. 30-37.

Tags:

Gai-jartzailearen eskuliburua / Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Dibulgazio liburua. Egile nagusia: Inazio Usarralde. Laguntzaileak: Xabino San Sabastian, Nikolas Zeberio, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Azken honek argitaratua 2002an.

Tags:

Bertsolaritza, berdintasunaren bidean | Edurne Begiristain

Emakunde.euskadi.net gunean. 2011ko uda - 81 zk.

Tags:

Emakumeak bertsolari saila (II) | Itxaro Borda

Zeruko Argia, 1978. www.armiarma.com gunean, bertso eta olerkien hemerotekan.

Tags:

Emakumeak bertso eta olerkigintzan XIX. mendean / Rosario Artola

Karmel aldizkarian PDF formatuan. 1996.

Tags:

Bertsolaritza : Tradizio modernoa / Euskal Herriko Unibertsitatea

Xabier Aierdiren eskutik. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen zerbitzua, 2007.

Tags:

Xalbador pertsularia / Joxe Mari Aranalde

J. M. Aranaldek Xalbador zenaren bertsogintza aztertu du eta honen bizitzaren argibide asko eman. Auspoa saila, Sendoa, 1996.

Tags:

Bertsularitza : L'improvisation chantée en Pays Basque / Daniel Landart - Dominique Burucoa

Euskaraz idatzitako liburua. Argitaletxea: Centre Culturel du Pays Basque - Euskal Herriko Kultur Etxea. Baiona, 1988.

Tags:

Emakumea bertsolari bailan | Libe

Zeruko Argia, 1978. www.armiarma.com gunean, bertso eta olerki hemerotekan.

Tags:

Bertsolaritza, definizio berri baterantz / Jone Miren Hernandez

Jone Miren Hernandez, EHUko Gizarte Antropologia irakaslearen artikulua Emakunde aldizkari digitalean.

Tags:

Ezin bertzean / Fernando Aire Xalbador

Auspoa, 1969.

Tags:

Bihotz barneko solasak / Joanes Arrossagaray

Antonio Zavala (S.I.), Mayi Arrossagary eta Gipuzkoako Kultura Zuzendaritza Nagusiaren partaidetzarekin. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia, Auspoa, 2007.

Tags:

Ene ezkilaren dangak / Ernest Alkhat - Emile Larre

Bertsu-bilduma. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia. Auspoa, 2007.

Tags:

Ene bertsuen feiria / Jean-Pierre Mendiburu

Bertsu-bilduma. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia. Auspoa, 2007.

Tags:

Gehiago…
Prentsan
Gazteak protagonista direla Mattin «zaharra» omenduko dute Xilaban | GARA, 2016-09-13

Mattin Treku omenduko dute, bere jaiotzaren 100. urteurrenean. Bertsolari aheztarrak gazteen garrantzia laudatuz erran hitzak hartu ditu lelo gisa Bertsularien Lagunak elkarteak bosgarren edizio honetan. 15 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako lehiaketan.

Tags:

Amets Arzallus, Xilaban berriz | Berria.eus, 2016-09-13

Irailaren 24an hasiko da Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketa. Hamabost bertsolari ariko dira bosgarren aldian. Mattin Treku bertsolaria omenduko dute haren jaiotzaren mendeurrenean.

Tags:

Istorio adina galdera | iparraldekohitza

‘Eta galtzen bagara, zer?’ liburua kaleratu du Egoitz Zelaiak, XIII. edizioko Gazteluma lehiaketako saridunak.

Tags:

Hitza eta kantua, Txato gogoan | 2014-06-15, Berria

Kantu, bertso eta dantza artean gogoratu dute senide, lagun eta lankideek Aitor Renteria 'Txato', BERRIAren Baionako delegazioko burua. Duela bi aste zendu zen, bihotzekoak emanda.

Tags:

Aitor Renteria Txato hil da: «Euskararentzat galera» | 2014-06-01, Berria.info

Aitor Renteria BERRIAko Baionako erredakzioko burua hil da, Mungian, bihotzekoak jota.Igande honetan 19:30ean agur zibikoa egingo diote, Bilbon, Zumalakarregi etorbideko beilatokian. Ihardokipen franko Txatoren heriotzaren ondotik.

Tags:

Amets Arzallus : "Beti ez da euskararen erabilpena egunerokoan nahi genukena bezain indarrez ematen" | kazeta.info -

Amets Arzallus-ekin egin elkarrizketa

Tags:

Fermin Mihura - Lekuko emailea | Berria - 2013-10-01

Joan den igande gauean zendu zen Fermin Mihura, eritasun dorpe baten ondotik. Azkainen (Lapurdi) sortua zen, 1946an.

Tags:

Gemma Urteaga bertsolaria nagusitu da Eskolartekoan | 2013-06-23, Berria.info

Mikel Iturriotz izan da txapeldunorde, eta gaztetxoetan, Zarauzko taldea izan da garailea, Leitzakoari irabazita.

Tags:

Gemma Urteaga Beasaindarrak irabazi du Eskolarteko Bertsolarien Txapelketa | Kultura | Berria.info

Urretxuko Mikel Iturriotz izan da txapeldunordea; gaztetxoen mailan, Zarautz nagusitu da, eta Leitza izan da bigarrena.

Tags:

Aimar Karrika: "Guk dugun maitasun hori transmititzen ahal badiegu gazteei, ongi" | 2013-06-14, Ipar Euskal Herriko Hitza

Bertsularien Lagunak elkarteak 3 bertsu-erakasle ditu denbora osoz. Horietariko bat da Aimar Karrika auriztarra.

Tags:

Gehiago…
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
"Jostunak" antzezlana 2017/06/28
Gehiago…
Interneten
Hego Lapurdi Lurralde Eremuko ikastetxeen bertsu topaketak Donibane Lohizuneko RAVEL entzunaretoan | 2017-06-22, Bertsozale Elkartea

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko Euskara zerbitzuak, Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016/2017ko ikasturtean bertsularitzaren inguruko «bertsulari bat klasean» proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei. Sei saioz osatutako proiektu hau lehen mailako eta kolegioko ikasleei zuzendu zaie. Saioak bukatzeko, parte hartzaile guzien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainaren 15, 19, 20 eta 22an.

Tags:

Irailaren 23an abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017| 2017-05-16, Bertsozale Elkartea

14 saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta abenduaren 17an amaituko da BECen. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan emango dira xehetasun guztiak.

Tags:

Bertsu Eskolen Eguna eta gazteen eskolarteko xapelgoa ospatuko da larunbatean | 2017-05-16, Bertsozale Elkartea

Datorren larunbatean, maiatzaren 20, Hazparneko Zinema Gelan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Eguna, eta gazteen eskolartekoaren kanporaketak eta finala ospatuko dira.

Tags:

Gehiago…