Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Ipar Euskal Herriko bertsularitza XILABA Xapelketa

XILABA Xapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko I. Bertsulari Xapelketa 2008an antolatua izan da. Geroztik, Bertsularien Lagunak elkarteak bi urtetarik elkarretaratzen ditu hiru lurraldeetako inprobisatzaileak.

XILABA 2016: Mattin Treku gogoan

Aheztar bertsulariaren sortzearen mendeurrena kari, Xilabaren V. edizioak lematzat hartu du hunen bertsu famatua: "Xahar batentzat hamabortz gazte/ heldu direla ondotik".  

Xilaba 2016 - Afitxa (Adur Larrea)

Xapelketa irailaren 24an hasi da Donibane Lohizunen eta ondotik bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu ondoan, Baionan iraganen da finala azaroaren 12an.

15 bertsulari : Aitor Servier, Amets Arzallus, Battitt Crouspeyre, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina, Xumai Murua

Gai egile eta emaileak : Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maiana Irigoien, Pantxika Solorzano, Bixente Hirigarai, Amaia Kastorene, Pettan Prebende eta Xan Alkhat

Epaileak : Eneko Bidegain, Joakin Arregi, Beñat Soulé, Erik Etxart, Lierni Elorza, Iban Thicoipe, Abel Zabala eta Zuhaitz Olazabal

Xehetasunak

XILABA 2014: Silabaz Xilaba

"Laugarren Xapelketak erakusten du bidean segitzen dugula geroz eta segurrago" zion Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteburuak 2014ko edizioa aurkezterakoan.

Amets Arzallus Euskal Herriko xapelduna gabe, 18 bertsularik parte hartu dute: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Mixel Etxekopar,Sustrai Colina, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Xumai Murua, Ortzi Murua,Patxi Iriart, Ramuntxo Christy.

Gai-jartzaileak: Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maia Etxart, Maiana Irigoien, Maider Etxart eta Pettan Prebende.

Gehiago jakin:

XILABA 2012: Xapelketa, Xapel meta

Xapelketaren III. edizioaren funtsezko xedea izan, ez xapeldun bat izendatzea, baizik eta "xapel meta" bat parte hartuko duten 16 bertsulariei, gai egile eta emaileei, epaileei, eta ere hurbilduko diren jendeei banatzea.

Bertsulariak: Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Murua azkaindar familiako hiru anai-arreba (Maindi Murua, Ortzi eta Xumai), Gilen Hiribarren, Xan Alkhat, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Battitt Crouspeyre, Ortzi Idoate, Maddi Sarasua eta Madi Ane Txoperena.

Gehiago jakin:

XILABA 2010

Bigarren edizioan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketak "XXX" lelo berezia zekarren Bertsularien Lagunak elkartearen 30. urtemuga ospatzeko. Argia-ko bideoan Sustrai Colinak zion "oso posible ikusten zuela 2010eko xapelketan 16 bertsulari izaitea berriz". Gehiago ere! Hogei orotara: Odei Barroso, Patxi Iriart, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigarai, Joanes Etxebarria, Ximun Cazaubon, Miren Artetxe, Maindi Murua, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Xan Alkhat, Mixel Xalbador II, Mattin Luku, Kritiñe Txoperena, Gillen Hiribarren, Ekhi Erremundegi, Bixente Luku, Txomin Elosegi, Sustrai Colina eta Amets Arzallus.

Gehiago jakin:

XILABA 2008

Gertakari historikoa 2008ko udazkenean iragan zen hura, lehen aldikoz Iparraldeko bertsulariek beren lurraldeko  xapelketa batean kantatzeko parada ukan baitzuten!

Ahaztezina askorentzat, izan  antolakuntzan Bertsularien Lagunak elkartearekin parte hartu zuten guztientzat, ala 16 bertsularientzat: Gillen Hiribarren, Kristiñe Txoperena, Xumai Murua, Xan Alkhat, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Mixel Aire "Xalbador II", Odei Barroso, Amets Arzallus, Mizel Mateo, Karlos Aizpurua, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Eneritz Zabaleta eta Egoitz Zelaia.

Gehiago jakin:

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Interneten
Bertsolaritza ikertzeko sari deialdiak zabalik

Bertsolaritza ikertzeko bi sari eskainiko dira aurten ere, Mintzola Ahozko Lantegia eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren eskutik. 2.000 euroko bi sari esleituko dira eta deialdia zabalik dago. Lanen ikergai nagusia bertsolaritza izan behar du eta edozein jakintza-alorretik aztertu ahal izango da. Urriaren 15era bitarte egin ahal izango dira eskariak."

Tags:

«Gaur, gazteak entzunda, irudi luke bertsolaritza lana dela» | Berria.eus

Tags:

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko ikastetxeen bertsu topaketak Donibane Lohizuneko RAVEL entzunaretoan | 2017-06-22, Bertsozale Elkartea

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko Euskara zerbitzuak, Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016/2017ko ikasturtean bertsularitzaren inguruko «bertsulari bat klasean» proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei. Sei saioz osatutako proiektu hau lehen mailako eta kolegioko ikasleei zuzendu zaie. Saioak bukatzeko, parte hartzaile guzien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainaren 15, 19, 20 eta 22an.

Tags:

Gehiago…