Xiberoa

Zuberoak ere, bere bertsulariak edo koblakariak ukan ditu eta ez nolanahikoak. XVIII. mendean Beñat Mardo, gaur egun oraino famatuak diren bederen hiru kanturen asmatzailea izan da. Zorigaitzez bere sortze eta heriotz egunak ez ditugu ezagutzen.

Ohar bat : Mardok, garai bereko beste bertsulari bat, Museña izenekoa, aipatzen du bere kopletan. Biak Barkoxtarrak ziren.

Koblakaria eta xirularia
Koblakaria xirulariarekin pastorala batean (Euskal Museoa)
Herri berekoa, Pierre Topet- Etxahun (1786-1862) orduko "olerkari madarikatua", Euskal Herriko bertsulari-olerkari kantatuena dugu. Kondairetako pertsonaia horren bertsuek gaitzeko samintasuna dakarte.

Jean Haritschelharrek erraiten digun bezala, olerkari bertsulari xiberotarraren eskuizkribu batzu Baionako euskal erakustokian gordeak dira.  Pertsonaia horri buruz egin duen tesian dokumentu horien hainbat pasarte argitaratu ditu.

Jan Battitt Constantin Bordaxar "Joanes Garaztarra" (1847-1922) erakaslea zen. Lapurdin Lehuntzen sortua, Donibane Garazi aldean egona, bere biziki zati handiena Xiberoan iragan du. Euskaraz gain, lau hizkuntza menperatzen zituen: frantsesa, latina, espainola eta okzitanoa. Bertsutako lanik handiena xiberotar mintzairan egin du. Jean Elissalde "Zerbitzari"-k honela aurkezten du:

Xuberotik ari da Joanes Garaztarra
Mende zaharretako euskaldun zaharra
Herria kantatzeko horrek duen karra
Ote da bertsulari Xuberon bakarra

Luzien Villeneuve "Soholuztarra" (Atharratzeko auzo baten izenez deitua) (1852-1934) atharraztarra, familia noble baten semea, bertsu idazle bezala ezagutua zen.

Larraineko Louis Ligueix, goiz zendua, arrunt bestelakoa zen. Goxoa eta jendakina, "Kantuz, kanta, kantore" liburuttoan agertu kantuek haren sendimenduen berri ematen digute.

XX. mendearen hastapenean, Ohitx eta Borthiri-Sala bertsutan ari ziren oraino Xiberuan. Iruriko Pierre Bordaçarre-Etxahun (1905-1979), bederatzi pastoralen eta kantu anitzen egilea, koblakaria ere zen.

Joanes Etxebarria
Joanes Etxebarria. Xi-La-Ba Iparraldeko bertsulari xapelketa, 2010 (EKE - Jakes Larre)
Gaurko egoerari behatuz, 2010ko XI - LA - BA Iparraldeko Bertsulari Xapelketaren finalean xiberutar batek parte hartu du lehen aldiz, Joanes Etxebarria-k. Honekin,  Xan Alkhat eta Ramuntxo Christy-ren inguruan dinamika berri bat ari da sortzen Xiberuan eta bertsu eskola bat badago. Bestalde, saioak ugaritu dira, besteak beste urtero 2001az geroz, maiatzean Urdiñarben egiten den Musikaren Eguna kari antolatzen den  lehiaketa bezala.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Interneten
Bertsolaritza ikertzeko sari deialdiak zabalik

Bertsolaritza ikertzeko bi sari eskainiko dira aurten ere, Mintzola Ahozko Lantegia eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren eskutik. 2.000 euroko bi sari esleituko dira eta deialdia zabalik dago. Lanen ikergai nagusia bertsolaritza izan behar du eta edozein jakintza-alorretik aztertu ahal izango da. Urriaren 15era bitarte egin ahal izango dira eskariak."

Tags:

«Gaur, gazteak entzunda, irudi luke bertsolaritza lana dela» | Berria.eus

Tags:

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko ikastetxeen bertsu topaketak Donibane Lohizuneko RAVEL entzunaretoan | 2017-06-22, Bertsozale Elkartea

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko Euskara zerbitzuak, Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016/2017ko ikasturtean bertsularitzaren inguruko «bertsulari bat klasean» proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei. Sei saioz osatutako proiektu hau lehen mailako eta kolegioko ikasleei zuzendu zaie. Saioak bukatzeko, parte hartzaile guzien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainaren 15, 19, 20 eta 22an.

Tags:

Gehiago…