Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Saioak eta txapelketak

Saioak eta txapelketak

Bertsularia publiko aitzinean kantuz ari den bitartean, garrantzi guti eman ohi zaion saio antolakuntzako eragileak aipatuko ditugu, Euskal Herriko lurraldeetako txapelketak zerrendatu ondoan.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 (EKE - Maite Deliart)

Txapelketak

Lurralde bakoitzeko ordezkariek lau urtetarik antolatzen den Euskal Herriko txapelketa nagusian parte hartzen dute. Hitzordu nagusia bai 13 000 bertsuzale biltzen baitira Barakaldoko BEC aretoan! Txapelketa hau aipatzerakoan, internetzaleari gomendatuko diogu erreferente dagon Bertsozale elkartearen ataria.

Saio antolakuntza

Bertsu-saioa da, bertsularitzaren alderdirik erakargarriena eta ikusgarriena ezin uka, komunikazio ariketa berezi honek gogo bizitasuna, umorea, poesia, bihotz barnatasuna eskaintzen baitu. Baina bertsulariak argitan emaiteak eragile desberdinen lana eragiten du, guti edo aski ezagutzen direnak.

Epailea

Epaileak
Epaimahaia. E. H.ko Bertsolari Txapelketa nagusia 2009 (EKE - Maite Deliart)
Xoko batean, mahai batean jarririk hor ditugu epaileak zintzo-zintzo eta serios puntuazio lanetan ari, lehiaren eta txapelketaren sailkapenean oinarritzen baita. Honek dakar bertsularitzaren kontraesana, Jon Sarasuak dion bezala "bertsularitza eta leihaketa ez baidatoz bat". Lehia izpiritu horren gatik bertsulari batzuk nahiago dute plazako saioetan parte hartu. Baina aldi berean, bertsu-lehiaketak bultzada bat ematen dio bertsularitzari baita ikuspena gizartearen aurrean.

Gai-egilea eta gai-emailea

Joana Itzaina gai-emaile
Joana Itzaina gai-emailea. E.H.ko Bertsolari Txapelketa nagusia 2009, final-laurdena, Uztaritze. (EKE - Jakes Larre)
Gai-egileak, izan bertsu-saioetarako, ala afari edo txapelketarako, bertsulariei proposaturiko gaiak asmatzen ditu. Alor honetan Unai Elizasuk sortutako www.gaijartzailea.com webgunea erreferentzi bat da, gai-jartzaileak aurkitu baiditzazke lagungarri izango zaizkionak, adibidez egituren eta formulazio moten aldetik.

Gaiak garrantzia eta eragin zuzena dauka bertsulariek onduko dituzten bertsoaldietan, inspirazioaren gorabeheretan, lagungarri edo oztopo.

Gai-emailea, bertsu-saioaren aurkezlea da, askotan gai-egile taldean parte hartzen duena. Bertsulariek honen gidaritzapean kantatzen dute.

Joana Itzaina 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusian lehen aldiz gai-egile taldean parte hartu zuen eta Uztaritzeko final-laurdenetan gai-emaile izan zen. Haren lekukotasuna bildu genuen eta azaltzen digu "gai-egile taldean parte-hartzea abentura bat dela".

Bertsozale elkarteak epaileei eta gai-jartzaileei zuzendutako formakuntzak proposatzen ditu, "ofizio" horiek, bertsulariarena bezala, ikasten baitira.

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
"Jostunak" antzezlana 2017/06/28
Gehiago…
Interneten
Irailaren 23an abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017| 2017-05-16, Bertsozale Elkartea

14 saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta abenduaren 17an amaituko da BECen. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan emango dira xehetasun guztiak.

Tags:

Bertsu Eskolen Eguna eta gazteen eskolarteko xapelgoa ospatuko da larunbatean | 2017-05-16, Bertsozale Elkartea

Datorren larunbatean, maiatzaren 20, Hazparneko Zinema Gelan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Eguna, eta gazteen eskolartekoaren kanporaketak eta finala ospatuko dira.

Tags:

50 gazte Bidarrain eta 140 bat haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan | 2017-04-27, Bertsozale Elkartea

Gazteak eta haurrak bildu ziren Bidarraiko Artekan eta Baigorriko Oronozia Etxartean.

Tags:

Gehiago…