Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza Webografia

Webografia

Bertsularitzaren inguruan zerrendatu ditugu azken esteka interesgarriak:
Bertsularitza
Hego Lapurdi Lurralde Eremuko ikastetxeen bertsu topaketak Donibane Lohizuneko RAVEL entzunaretoan | 2017-06-22, Bertsozale Elkartea

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko Euskara zerbitzuak, Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016/2017ko ikasturtean bertsularitzaren inguruko «bertsulari bat klasean» proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei. Sei saioz osatutako proiektu hau lehen mailako eta kolegioko ikasleei zuzendu zaie. Saioak bukatzeko, parte hartzaile guzien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainaren 15, 19, 20 eta 22an.

Tags:

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista behar du

Interesdunek ekainaren 25erako bidali behar dute motibazio gutuna eta Curriculum Vitaea xenpelar@bertsozale.eus helbidera.

Tags:

Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du

Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna uztailaren 7rako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara: Bertsularien Lagunak elkartea, «Larraldea», Amotze auzoa, 64310 Senpere.

Tags:

Irailaren 23an abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017| 2017-05-16, Bertsozale Elkartea

14 saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta abenduaren 17an amaituko da BECen. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan emango dira xehetasun guztiak.

Tags:

Bertsu Eskolen Eguna eta gazteen eskolarteko xapelgoa ospatuko da larunbatean | 2017-05-16, Bertsozale Elkartea

Datorren larunbatean, maiatzaren 20, Hazparneko Zinema Gelan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Eguna, eta gazteen eskolartekoaren kanporaketak eta finala ospatuko dira.

Tags:

50 gazte Bidarrain eta 140 bat haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan | 2017-04-27, Bertsozale Elkartea

Gazteak eta haurrak bildu ziren Bidarraiko Artekan eta Baigorriko Oronozia Etxartean.

Tags:

Zabalik dago "Bertsolarien kantaera eta sormena" ikastarorako izen-ematea

UPV/EHU Uda Ikastaroen baitan eskainiko da eskola, abuztuaren 24an eta 25ean. Maiatzaren 31ra bitarte, merkeagoa izango da matrikula.

Tags:

Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak

Bostehun liburu eta artikulu baino gehiago beha daitezke sarean. Bertsolaritzaz gain, ahozkotasunari eta munduko kantu inprobisatuari buruzko material ugari bildu du liburutegiak. Liburutegian jasotako ikerketa eta bestelako lanak edozeinen eskura daude dokumentazio zentroan bertan, baina orain arte, baliabide faltagatik, ezin izan da interneten ikusi liburutegiari buruzko informaziorik. Azkenean, aurten lortu da liburutegiko katalogoa Bertsolaritzaren Datu Basean txertatuta interneten erakustea.

Tags:

Xenpelar zentroak sarean jarri du bertso liburutegia | 2017/01/25, Berria.eus

Bertsolaritzari, ahozkotasunari eta kantu inprobisatuei buruzko ehunka liburu eta artikulu biltzen ditu Xenpelar dokumentazio zentroak, eta sarean jarri ditu orain haietako 548. Erreferentzia bibliografikoak ere eskaintzen ditu eta bilaketak egiteko aukera.

Tags:

Bertsolaritzaren doinuak Nevadan zabaltzen | 2016/12/14, Euskal kultura.com

Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiak aurkeztu duen erakusketari esker.

Tags:

2017an ez da izango Bertso Egunik | 2016/12/14, Berria.eus

2018an itzuliko da. Aurrerantzean, Euskal Herrian zehar mugituko den egitasmo ibiltaria izango da.

Tags:

Sustrai Colina: "Bertsolariak baditu helburu kolektiboak baina lanean jarraitzeko behar ditu helburu intimo eta pertsonalagoak ere" | 2016-11-15, Bertsoa.eus

Tags:

Sustrai Colina: «Baneukan gogoa azal berriak erakusteko jendeari» | 2016-11-15, Berria.eus

Ane Zuazubiskar-ek egin elkarrizketa 2016ko Xilabako xapeldunarekin.

Tags:

Sustrai Colinak jantzi du berriro xapela | 2016-11-12, xilaba

Duela bi urte egin bezala, Sustrai Colinak jantzi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako xapela, buruz burukoan Amets Arzallusekin aritu ondoren. Segidan geratu dira sailkapenean Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Xumai Murua.

Tags:

Finaleko seikotea erabakita | 2016/10/31, bertsoa.eus

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketako finalera sailkatu direnen izenak...

Tags:

Larresoron argitu da nortzuk kantatuko duten azaroaren 12an Laugako finalean | 2016/10/30, xilaba

Sustrai Colinak irabazi du Larresoroko herriko gelan jokatu den Xilaba bertsulari xapelketako azken finalaurrekoan. Haren atzetik sailkatu dira Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Aitor Servier eta Ramuntxo Christy. Lau finalaurrekoetan bertsulari bakoitzak ateratako puntuak batu ondoren erabakita gelditu da zein seikotek kantatuko duen azaroaren 12an Baionako Laugan ospatuko den finalean.

Tags:

Amets Arzallusek finalerako urratsa egin du | 2016-10-24, Gara

Nafarroa Behereko Aiziritzen jokatu zen Xilabako hirugarrren finalerdia 150 bertsozaleren aitzinean. Amets Arzalus Sustrai Colinaren ordez jardun zen ordu batzuk lehenago aita bihurtu biatzen urruñarra.

Tags:

Joxe Mari Iriondo: "Larre eta Hernandorena bertsozale amorratuak eta ekintzaile apartak izan ziren"

Asteburu honetan, urriak 22 eta 23 dituela, Emile Larre eta Teodoro Hernandorena omenduko dituzte Xalbadorren Egunean. "Larre zein Hernandorena, biak ziren bertsozale amorratuak eta ekintzaile apartak", esan dio Joxe Mari Iriondok Plazaberri-ri.

Tags:

Bi ikerketa kontratuak eta hiru proiektu sariak, denak esleituta | 2016-10-17, Bertsozale Elkartea

Ekainetik irailera bitarte izan dute aukera interesdunek euren lanak aurkezteko. Lanen mailarekin gustura agertu da epaimahaia eta ondorioz, deialdiko sari eta kontratu guztiek dute jabea, horietan Xumai Murua Berra bertsulari azkaindarra.

Tags:

Irria lege zeukan Ahetzeko bertsolaria | Berria.eus

"Atzean geraturiko bertsolarien belaunaldiko kide izan zen Martin Treku 'Mattin'. Xalbadorrekin harreman estua izan zuen, eta bikote gisa ibili ziren urte luzez bertsotan. Horretaz harago, alaia eta lagunartekoa zelako oroitzen dute ezagutu zutenek. Gaur da Mattinen sortze egunaren mendeurrena."

Tags:

Gehiago…
Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
"Jostunak" antzezlana 2017/06/28
Gehiago…
Interneten