Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal dantza

Euskal dantza

Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu, eta gizarte aldaketei egokitu ahal izateko bere burua berritzen asmatu du.

Beskoitzeko kaskarotak (2012 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA )
Beskoitzeko kaskarotak (2012 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA )
Ohiko festa egutegian txertatuta, ikuskizun programazioan integratuta edo gizarte mediatikoaren protokolo beharrei erantzunez, dantza bizi-bizi dago euskal kulturaren egunerokoan.

Kultura guztietan dantzatzen dira emakume eta gizonak, eta euskaldunek ere badute dantzarako sena, gorputza musikarekin astintzeko premia. Gizarte guztietan, ahozko hizkuntzarekin batera, bada beste lengoaia bat komunikatzeko, sentitzeko, adierazteko, konpartitzeko, bizitzeko azken batean, erabiltzen duguna: dantza. Gorputza patroi erritmikoen arabera mugimenduan jarri eta, hitz egiteko beharrik gabe, komunikazioaren txinparta pizten da. Dantzarako zaletasun horrek tokian tokiko festak, ospakizunak eta erritoak dantzaz betetzen ditu gaur egun ere.

 

Oier Araolaza ArrietaOier Araolaza Arrieta dantzariak Euskal kultur erakundeak luzatu dion gomitari erantzun du ohiko euskal dantzaren txosten eder hau osatuz. Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz eta Donostiako Argia dantzari taldeekin aritzen da dantzan azken 20 urteotan. Dantzan.com webgunea sortu zuen 2002an eta izena bera duen elkartearen kudeatzailea da. Dantzaren alorrean komunikazioa, kudeaketa eta formakuntza lanetan aritzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantza Ikasi formazio programaren zuzendaria da. Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da 2011tik. Dantza tradizionalaren alorrean zenbait lan argitaratu ditu, tartean Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998). 2012an Etxepare Institutuak argitaratutako "Euskal dantza" liburuxkaren egilea da ere (dohainik eskura daiteke PDF formatuan).

 

Txostenaren zati nagusiak

Euskal dantza: interneten zer berri?
Faustin Bentaberriren eragina Baxe Nafarroako musika eta dantzetan: aparteko kasu bat | 2016-11-30, dantzan.eus

Mixel Aurnagueren artikulua Txistulari aldizkariaren 156. alean argitaratua

Tags:

"Sorkuntza gainbaloratu egin dugu; hutsetik ez du inork ezer sortzen" — dantzan.eus | 2016/10/24

Elkarrizketa Oier Araolazarekin

Tags:

Faustin Bentaberriri omenaldia, 1979

Dokumental zoragarria, dantza-jauzien eta Nafarroa Behereko dantzen ezagutzarako harribitxia da hemen aurkezten dena. Faustin Bentaberri (Izpura, 1869-1936) musikari eta dantza-maisuarekin ikasitako zenbait dantzari eta musikari hizketan eta dantzan ikusteko aukera dago bertan. Aurrekoan argitaratutako Ahuntxa dantza-jauzia dokumental honetako zatitxoa da, hemen ikus daitekeena, osorik 36 minutuko saioa baita. Jesus Txasko-ren bidez eskuratu dugu, eta aipatzekoa da Maite Barnetxek egindakoa dela, 1979 urtean, adinean aurrera zihoazen XX. mende hasierako dantzari eta musikari bikainak grabatu baitzituen, dokumentu ordainezina utziz ondorengoentzat.

Tags:

Lizeotarrek dantzan aritzeko parada berriz ere | 2016-10-24, Xiberoko Botza

Johañe Etxebesten elkarrizketa: Lizeotarrak izeneko taldea ebiliko da dantza mazter klasean ; hots xiberoko 3 lizeoetako ikasleak. Aurten berriz abiaturik badira klase edo kurtsoak urte ürrentzean ez düe hori baxoan presentatüko. Ezen igan urtean ez baitzen untsa igan. Haatik xibero osoko ikasleak juntatüko direnez, herri bakotxetako ürratsen behatzeaz gain, ikusgarri bat muntatuko due. 45mn-ko ikusgarri hori eskualdeko festibalean presentatüko due. Mustrakak domesantore ondoko ostegunean hastekoak dütüe. Beraz interesatüek izena lehenago eman beharko düe. Bestalde beste dantza mota zonbait ikusteko parada ere emanik izanen zaie.

Tags:

Gehiago…
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa

SOKA"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak...).
Gehiago jakin: www.soka.eus 

"Euskal dantza" liburuxka

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera. Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal dantzaren agenda
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Elirale konpainia "Xihiko" 2017/01/18
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Ezpeizen 2017/01/22
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Gotainen 2017/01/29
  • Ikuskizunak
  • Dantza
  • Musika
  • Zirkoa
Rouge Elea "Hau da nire ametsen kolorea" 2017/01/29
  • Ikuskizunak
  • Dantza
  • Musika
EliralE "Oa-Huetak" 2017/02/05
Gehiago…
Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Euskal dantza & arte eta kultura heziketa

Euskal kulturari buruzko heziketa proiektuak proposatzeko gai diren kultura eragile guzien baliabide poloa da ere Euskal kultur erakundea.
Begira ere euskal dantzari begira proposatzen ditugun baliabideak (formakuntzak, programak...)
Ikus baliabideak