Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal dantza Webografia

Webografia

Euskal dantzaren gaiaren inguruan zerrendatu ditugun azken estekak:
Euskal dantza
Makeako herria bat eginik kabalkada-antzerkian | 2016-08-19, kazeta.eus

Makeako 140 bat herritarrek agorrilaren 28an kabalkada-antzerkia estreinatuko dute. Antzerki, dantza eta kantuak nahasiko dituen emanaldiak adin guzietako makearrak batu ditu. Bigarren emanaldi bat antolatuko dute irailaren 3an, 21.00etan.

Tags:

«Berdintasuna kontu kuantitabora mugatzen dugu» | Berria.eus - 2016-08-03

"Euskal dantzen bilakaera lehen pertsonan bizi izan du. Haren bilakaera tradizioak eta garaikidetasunak ondutakoa da; genero rolen mugak gainditzeko, estetika eta 'nola' galdegaia ditu ezinbesteko gako."

Tags:

Euskal dantzari buruzko galdera-erantzun jokoa Soka erakusketaren aplikazioan 2016-07-22, dantzan.eus

2016ko udan, Bilbon da Soka erakusketa egunotan, eta Euskararen Etxean ikusi daiteke abuztuaren 31ra arte. Erakusketarekin lotutako SOKA, euskal dantza aplikazioa aurkeztu dute Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak. Euskal Herriko dantza ekitaldien egutegia eta euskal dantzei buruzko galdera-erantzun jokoa eskaintzen ditu aplikazioak.

Tags:

'Soka' erakusketa ibiltaria Bilboko Euskararen Etxera heldu da | Deia, Noticias de Bizkaia | 2016-06-28

"Teknologia berrien bitartez kulturaren arlo artistiko honetan murgiltzen dena"

Tags:

«Nafarroan gaur egun gertatzen ari dena enetzat mirakulu bat da» | Berria.eus

"Euskal kulturarekiko engaiamenduarengatik da ezaguna Oihanburu. Euskal dantza eta kantua zabaldu ditu mundura. Milaka istorio pilatu zaizkio bere bizitza luzean. Hunkigarriak asko, baina latzak ere bai."

Tags:

SOKA, Euskal Dantzaren Urratsetan, erakusketa Euskararen Etxean | Sustatu - Interneteko albistegia - 2016-0615

"Euskal Kultur Erakundeak euskal dantzei buruz antolatu duen erakusketa ekainaren 15ean inauguratuko da eta abuztuaren 31 arte iraungo du. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu eta zabalkunde tresna hori multimediak eskaintzen dituen aukeretan oinarritzen da. Tokikoa bezain unibertsala den jarduera horren aurpegi sozial, historiko eta artistikoak erakutsiko ditu euskarri berri eta dokumentu argitaragabeak agertuz."

Tags:

Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe | 2016-05-27, dantzan.eus

Oier Araolazak bere iritzia idatzi du, tradizioa eta sorkuntzaren inguruko eztabaida sortua baitu Euskal Kultur Erakundeak "Tradizioa, egia hutsa ote da?" izenburupean antolatzen duen mintzaldiarekin.

Tags:

Hazparneko azken kaskarotak eta Ziburuko lehenak | 2016-05-03, dantzan.eus

Soka erakusketaren azken egunak dira aste honetakoak Hazparnen, eta pentsatu dugu Hazparneko azken kaskaroten inguruko zenbait kontu polit aipatzeko une egokia izan daitekeela. Batetik, oharkabean pasa zitzagun aurkikuntza bat. Xabier Itzainak abisatu zigun, orain aste batzuk dantzan.eus-en argitaratu genuen 1947ko bideo batean, Hazparneko kaskarotak ageri direla.

Tags:

Pantxika Telleria: "Taula gainera gorputz bat ateratzen duzula, politikoki zerbait esaten ari zara” - Jalgi - 2016-04-27

"“O a-huetak” euskarazko proposamen koreografikoa eta musikala dugu Pantxika Telleriaren Elirale taldearen azken dantza lana. Bi urtetik gorako umeei zuzenduta dago, hitza, mugimendua eta zuzeneko musika biltzen duen pieza. Telleriak, txikitatik arnastu zuen dantza etxean eta, izebak eta amak euskal dantza tradizionalean hezitu arren, gero “beste mundu batzuetara ireki nintzen” diosku. Pariseko kontserbatorioan eta gero Bordelen ikasi zuen dantza garaikidea. Bere sorkuntza azaltzeko, Pantxikak ez ditu gogoko etiketak, norberaren bibraziotik sortzen den mugimendua bezala ulertzen du Dantza."

Tags:

'Soka, euskal dantzaren urratsetan' - www.kulturklik.euskadi.eus

"Euskal Kultur Erakundean (EKE) mediazio eta dibulgaziorako arduraduna den Jakes Larre-k "Soka, euskal dantzaren urratsetan" deituriko erakusketa ibiltariaz hitz egin digu. Erakusketa EKE-k ekoitzi du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostia 2016 Fundazioarekin partaidetzan. "

Tags:

Dantza-korapiloak | argia.eus - 2016-03-06

"Multimedia, lau hizkuntzatan emana, 150 metro koadro, 400 ilustrazio baino gehiago, film zaharrak eta hainbat artxibo orain arte ia ezezagun, hiru dimentsioko irudiak, propio egindako bideo sorkuntzak… Horiexek, Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Soka erakusketaren ezaugarriak, fitxa teknikoa nahi baduzue. Asteotan, apirilaren 2ra arte, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikus eta entzungai dago, auskalo nora joango den gero."

Tags:

Emakumeak aurreskua dantzatzen 1921ean Santurtzin - 2016-02-23, dantzan.eus

"Luzaroan entzun eta irakurri dugu garai batean emakumeek ez zutela dantzatzen. Euskal dantzetan egiten zituzten dantza gehienak "prestamoak" zirela, gizonezkoek "utzitakoak". Aita Donostiak esan zuen emakumeak ez zuela dantzatzen, asko jota dantzatua izaten zela. Azken urteotan hainbat ikertzailek erakutsi digute emakumeek historian dantzatu dutela, bai, uste baino gehiago, uste baino maizago. Baina entzutea eta irakurtzea gauza bat da, eta ikustea beste bat. Gaur dantzan.eus-en sareratu dugun filme honek ebidentzia hezur-mamitzen du. Emakumeak, soka-dantza bat eginez, aurreskua gidatuz Santurtzin, 1921ean."

Tags:

Euskara Kultur Elkargoa - Euskal Dantza zuzenean "Soka" Erakusketa | 2016ko otsaila

"Dantza euskal nortasunaren elementu garrantzitsuenetarikakoa da, eta gaurko eragileek egunero biziaratzen dute, ohiduretan oinarriturik, bizikidetasuna, lotura soziala, integrazioa lortzeko gomita xedearekin."

Tags:

"Soka, euskal dantzaren urratsetan", Koldo Mitxelenan | Dantzagunea - 2016-01-28

"Lehen aldiz Biarritzen 2015eko irailean ikusgarri egon ostean, Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ikusgai izango da Donostian, otsailaren 4tik apirilaren 2ra, Koldo Mitxelena Kulturunean."

Tags:

Dantza izango da Iparraldea Bertan zikloaren ardatza - Irutxuloko Hitza | 2016-02-03

"'Soka" erakusketaren harira, euskal inauteriaren konpartsa aterako da Koldo Mitxelenatik ostegunean."

Tags:

Soka erakusketaren inaugurazioa - Gipuzkoa TV | 2016-02-05

Tags:

"Euskal dantza hobe ezagutzeko aukera, ‘Soka’ erakusketaren bitartez Donostian" Naiz : | 2016-02-04

"Euskal dantzak hobe ezagutarazteko helburuarekin aurkeztu dute ‘Soka’ erakusketa Donostian. Bertan 400 ilstrazio baino gehiago izanen dira eta baita erakusketarako bereziki egin diren euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaren inguruko bideo sorkuntzak."

Tags:

"Elkarbizitza, dantzan" Noticias de Gipuzkoa | 2016-02-05

"Koldo Mitxelenako ganbarako ‘Soka’ erakusketak euskal dantzaren bilakaera erakusten du eta diziplina hau kulturaren erakusle eta elkarrizketara bultzatzeko tresna gisa ikus daiteke bertan."

Tags:

‘Soka’, euskal dantza ezagutzeko erakusketa berria | Deia - 2016-02-05

"Koldo Mitxelenako ganbarak agertzen duen proposamena apirilaren 2ra arte ikus daiteke"

Tags:

Soka erakusketa Donostiara iritsi da | diariovasco.com - 2016-02-04

Euskal dantzari buruzkoa da eta historiaz gain alde asko ukitzen ditu

Tags:

Gehiago…
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa

SOKA"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak...).
Gehiago jakin: www.soka.eus 

"Euskal dantza" liburuxka

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera. Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal dantzaren agenda
  • Erakusketak
  • Dantza
"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Noiz arte: 2016/08/31
  • Erakusketak
  • Dantza
"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Noiztik: 2016/09/07 Noiz arte: 2016/09/24
  • Erakusketak
  • Dantza
"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Noiztik: 2016/10/01 Noiz arte: 2016/10/30
  • Erakusketak
  • Dantza
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Noiztik: 2016/11/08 Noiz arte: 2016/12/10
  • Erakusketak
  • Dantza
"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Noiztik: 2017/02/24 Noiz arte: 2017/03/26
Gehiago…
Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Euskal dantza & arte eta kultura heziketa

Euskal kulturari buruzko heziketa proiektuak proposatzeko gai diren kultura eragile guzien baliabide poloa da ere Euskal kultur erakundea.
Begira ere euskal dantzari begira proposatzen ditugun baliabideak (formakuntzak, programak...)
Ikus baliabideak