Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal zinema

Euskal zinema

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Joxean Fernández-ek idatzitako "Euskal zinema" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Zinema"Zinemak Euskal Herrian izan duen historiara hurbiltze guztiz sintetikoa da hau, eta zinemagilerik garrantzitsuenei erreparatzen die, euskal zinemak hastapenetatik gaur egun arte egin duen mende oso batetik gorako ibilbidean zehar. Ez du lan honek gaiari buruzko analisi kritikoa edo ikerketa berritzailea izateko asmorik; hori etorkizunean espezialistek –Lopez Etxebarrietak, Unsainek, Zunzunegik, De Pablok, Roldan Larretak eta bestek– egin beharko dute, hau baino askoz ere obra zabalagoen eta zehatzagoen bidez. Beraz, lan hau abiapuntua baino ez denez, ez litzateke harritzekoa askok izen eta izenburu bat baino gehiagoren falta sumatzea, hemen aipatutakoak bezain garrantzitsuak direla iritzita; eta, agian, justifikaziorik ere izango du horrek, baina gogora ekarri beharra dago Etxepare Institutuak argitaratutako bilduma honentzat aurreikusi den nahitaezko luzerak omisio mingarriak eskatzen dituela, bestela ezinezkoa bailitzateke adostutakoa betetzea. Ezer baino lehen, barkamena eskatzen dut, beraz. Travelling azkar honek, lehen plano luzeegirik izango ez duena ezinbestez, euskal zinemaren hastapenak zeharkatuko ditu, aro mutua bukatu zen arte; Gerra Zibilaren hasieraraino eramango gaitu gero, eta horren ondorioz egindako euskal propaganda zinematografikoaren ahalegina erakutsiko digu; segidan, errepresio frankistak eragindako basamortutik igaro eta diktaduraren azken agonia-garaiko itzartze ausartan barneratuko gara, eta euskal zinemaren izaerari buruzko trantsizio-garaiko eztabaidak errepasatuko ditugu. Azkenik, 90eko hamarkadako sortzaileen zerrenda aztertuko dugu, gaur egungo errealitate anitzera iritsi arte."

Joxean Fernández
Euskal Filmategiko zuzendaria

Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera, besteak beste Euskal Filmategiko zuzendaria den Joxean Fernandéz donostiarraren jatorrizko testua.

"Euskal zinema" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal kultur erakundearen atarian ere.

Xehetasunak

Irakur ere

Euskal zinearen hedapena Frantzian : beharrak eta perspektibakCaline Oscaby-k Euskal kultur erakundearen kondu egin ikerketa (frantsesez).

Elkarrizketa: Joxean Fernandez

Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendariaJoxean Fernandez (1973, Donostia) Euskadiko Filmategiko zuzendaria da. Zinemaldiko zuzendaritzako kide, Nantesko unibertsitateko irakasle, zinemaren historian aditua da. Etxepare institutuak galdeginik, euskal zinearen historia laburtu du liburuxka batean, hiru hizkuntzatan argitaratua EKEren laguntzarekin. Iragana eta etorkizuna hobeki ulertzeko, gure zinegintza biluztea onartu du elkarrizketa batean.
Elkarrizketa irakur

Webografia
Zinema Uneak

Zinema komertzialari buruz euskaraz informatzea du helburutzat Zinemauneak.eus webguneak.

Tags:

Suediako telebistak 1963an Euskal Herrian eginiko grabaketa batzuk berreskuratu dituzte | 2016-11-30, Berria.eus

Argibel Euba etnologoak, Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrari esker, dokumentalak aurkitu, eta horien inguruko ikerketa eta identifikazio lana egin du.

Tags:

Eusko Ikaskuntza - Ville de Bayonne Bideo-dokumentalen sarirako deialdia

Sariak ikusentzunezko lanak eta sorkuntza bultzatzea du helburu. Haien lanen aurkeztera gonbidatuak daude bideoegile amatur edota ikasleak. Horretarako, lanak 2016ko urtarrilaren 1az geroz eginak izan eta 60min gehienik iraun behar dute. Parte hartzeko epea: 2016ko azaroaren 30a arte.

Tags:

Gehiago…