Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria

Euskal Herria

Bizkaiko golkoaren arragoan, Euskal Herria. 20000 kilometro karratuko lurraldea, bi estatuetan kokaturik: Frantzian eta Espainian. 3 milioi jende, horietarik 290 000 iparraldean.

Euskal Herria
Euskal Herria

Hiru administrazio, zazpi probintzia :

  • Iparraldean : Pirinio Atlantikako departamenduaren barnean, hiru probintzia : Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.
  • Hegoaldean : Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dute. Eta Nafarroa, beste eskualde autonomo bat da, bi erkidego horiek daukatelarik beren gobernu propioa.

Mila koloretan, Euskal Herria bazter urdin eta muskerrez josia...

paysage_pays_basque.jpgPirinioetako mendiek besarkatzen dituzte itsasoaren uhainak. Haran berdeen bidetik datozela Nafarroako zelai horailak,muinoek oihanen zabaltasunarekin bat egiten dutela,

Aturritik Ebrora, Herri bera.

Herritar berak, Europako populuetan zaharrenetarik.

Hemen jendeak bizi ziren 100 000 urte baino lehenagotik.

Euskal Herriaren berezitasun ohargarriena gure hizkuntza da, euskara.
Jatorria oraindikotz ezezaguna delarik, Europako hizkuntzetarik zaharrenetarikakoa da, indo-europartarren aitzinekoa.

Iparraldea ezagutu

Iparraldea XXIMaiz betiko irudiak ditugu iparraldea aipatzerakoan. Urteak joan, urteak jin, muga psikologikoak beti hor ditugu, funtsean bi aldeetara... "Iparraldea XXI" dokumental laburrarekin Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du. Bideoa ikus