Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Euskal diaspora, zortzigarren probintzia

Euskal diaspora, zortzigarren probintzia

Euskal Herria bere zazpi probintzia historikora mugatzea akats bat litzateke. Gaurregun nola ez aipa munduan gaindi barreiatuak diren euskaldunak ?

Diasporako gazteria
Diasporako gazteak Euskal Herriko ohidurei jarraituak dira (arg. Kepa Etchandy).
Hamar milioi inguru omen dira euskal jatorria duten lagunak eta euskal kultura beren gisan biziarazten dutenak.

Trukaketak nazioartekotzen ari direnean eta distantzia-denbora eskalak aldatzen, euskaldun horiek beren nortasuna nola bizi dute?
Euskaldun sentimendu amankomun batek lotzen ditu, batzu eta besten ibilbide pertsonalek mosaiko bat egiten dutela. Eta bakoitzak, nortasunari buruz, bere erantzuna ekartzen du...

Gai tematikoak

diaspora.gifFrankofonia mailan (frantsesez mintzatzen den mundu mailako hizkuntz-komunitatean hots) euskal diaspora arloko eragileen errepertorioa eta harreman-datuak aurki daitezke gure kultur eragileen datubasean.

euskaldunenargentina.gifXIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu "Euskaldunen Argentina" erakusketak.

hamaikazubi.gifZubiek josten dute Euskal Herria zatikatua. Euskal Herria ez baitute bi, lau edo zazpi zatik osatzen, milakak baizik. Hainbeste dira Euskal Herriak, eta beste hainbeste hauek josteko zubiak... Hasier Etxebarria idazleak zuzendu bideo-dokumentala ikus

batekmila.gif"Batekmila - Euskal munduak" multimedia erakusketaren edukiak biltzen ditu www.batekmila.net aplikazioak, bost hizkuntzatan.

Bertan diasporako jende frango entzun daiteke lekukotasun modura...

Gure euskal munduak

guremunduak.jpgZauden tokitik, zure euskal munduen berri eman! Zure leihotik ikusten dituzun bazterrak, bidaiaz bizi izandako une bat... Igo Zure Euskal Munduen argazkiak: guremunduak.com

Elkarrizketa: Argitxu Camus


Argitxu Camus Etxekopar (1980, Onizepea, Xiberoa) misio-kargudun da Euskararen Erakunde Publikoan, baita ikerle ezagutua. Euskal emigrazioa izan du hari nagusi, Renoko Euskal Ikerketa Zentroko langile izateraino. 2015eko urriaren 16an mahai-inguru batera gomitatua zuen Euskal Kultur Erakundeak, ondoko galderari erantzunak emateko: "Euskal emigrazioa, oroitzapena baino gehiago?"

Elkarrizketa irakur...