Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Euskal diaspora, zortzigarren probintzia Baliabide zentroak

Baliabide zentroak

Euskal diasporaren inguruko sareko baliabide interesgarriak:

euskalkultura.com
Euskal diaspora eta kulturaz espezializatutako boletina eta webgunea da, Euskal Herriaren eta munduan barreiatutako euskal komunitateen arteko zubilana egitearren sortua eta garatua.

euskaletxeak.net
euskaletxeak.net Interneteko atari bat da, euskal etxeen eta euskal etxeentzako sortutakoa. Kanpoko hiru euskal erakundeen arteko harremanak (euskal etxeak, Federazioak eta Eusko Jaurlaritza) hobetu, indartu eta sustatzeko helburua duena.

Etxepare Institutoa
Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde publikoa da, eta 2010eko urriaren 29an ireki zituen bere ateak Donostian. Bere egitekoak dira, munduan euskara eta euskal kultura zabaltzea.

Euskal Argentina
Euskal Argentina elkarteak laguntza ekartzen diote euskaldunei, Argentinan bizi izan direnen bere arbasoen aurkitzeko, berdin argentindarrei beren euskal sustraiak bilatzeko.

NABO (Ipar Ameriketako Euskal Elkarteak)
NABO elkartea IPAR AMERIKETAKO EUSKAL ELKARTEAK sortu zen 1973an, eta hortik gauregun arte NABOk jarraitzen du helburu berarekin: laguntza emateko bazkidei horrela elkarren euskal nortasuna sustatzeko.

Euskaldunen Argentina - Eke.eus
Euskaldunen Argentina, Euskal kultur erakundeak garatu duen web-orrialdea da Argentinako euskal diasporaz.

Renoko Euskal Liburutegia
Liburutegia 1960. hamarkada bukaeran sortu zen, University of Nevada Renoko Euskal Ikerketen Programaren babespean, William Douglass eta Robert Laxaltek sustatu eta Jon Bilbaoren gidaritzapean.

Boiseko euskal erakustokia eta kultur zentroa (Idaho, AEB)
1985ean sortua den erakustoki hau, Ameriketan ibili diren euskaldunen memoria bildu eta transmititu nahi du, besteak beste, erakusketen bidez (ikus "Hidden in Plain Site:the Basques ", New York Ellis Island-en antolatutako erakusketa)...

AME elkartea
"Emigrazioaren memoriaren etxea" aldarrikatzen duen elkarteak (Ariane Bruneton-Governatori etnologoak sortua) Ameriketarako emigrazioaz informazioa zabaltzen du eta dokumentu zientifikoak biltzen.

Batekmila - Euskal Munduak erakusketa | batekmila.net
Euskal kultur erakundeak egin duen erakusketa gomitatzen gaitu euskararen eta euskal kulturaren ezagutzera eta galdezkatzera, Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen aipamen eleaniztuna eskainiz.

Eusko Diaspora
Egitura sozio ekonomikoak haien artean edota euskal herriko jende arruntak zortzigarren probintziaz (diaspora) hurbilaraztea helburua duen harreman sortze, topaketa eta trukaketa plata-forma da Eusko diaspora. Euskal komunitate osoan komunikazio eta elkartasunaren garatzea du helburu Eusko Ikaskuntzaren proiektu honek.

Euskal Kazeta : Basque News
Euskal Kazeta Estatu Batuetako euskal komunitatearen lehen informazio eta berrien webgunea da, 2009an sortua, Nancy Zubiri, "Un Guide de Voyage en Amérique basque" autorea bultzatzaile izan delarik.

8probintziak.com
Elkartea gehien ezagutua da euskal diasporaz antolatzen irrati emankizunaren bidez. Hilabetero lehen igandetan. Arratseko 8tik goiti 9.30arte. Euskal diasporaren berriak aipagai dira hizkuntza desberdinetan.

Kanpoan den Euskal Komunitatea | Eusko Jaurlaritza
Euskadi (Euskal Autonomia Erkidegoa)k munduan zehar bizi diren euskaldunengandik hurbilago egon nahi du. Euskadik, kanpoko gizatalde eta euskal etxeekin, gizarte, kultura eta ekonomiako harremanak areago ditzan, Eusko Legebiltzarrak lege bat onartu zuen 1994ko maiatzaren 7an. Legeak erakunde eta lege-izaera ematen dio jarduteko esparru honi.

Gehiago...

Gure euskal munduak

guremunduak.jpgZauden tokitik, zure euskal munduen berri eman! Zure leihotik ikusten dituzun bazterrak, bidaiaz bizi izandako une bat... Igo Zure Euskal Munduen argazkiak: guremunduak.com

Elkarrizketa: Argitxu Camus


Argitxu Camus Etxekopar (1980, Onizepea, Xiberoa) misio-kargudun da Euskararen Erakunde Publikoan, baita ikerle ezagutua. Euskal emigrazioa izan du hari nagusi, Renoko Euskal Ikerketa Zentroko langile izateraino. 2015eko urriaren 16an mahai-inguru batera gomitatua zuen Euskal Kultur Erakundeak, ondoko galderari erantzunak emateko: "Euskal emigrazioa, oroitzapena baino gehiago?"

Elkarrizketa irakur...