Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Euskal diaspora, zortzigarren probintzia Euskaldunen Argentina

Euskaldunen Argentina

Argentinarako atzerriratzea ez da Euskaldunek ezagutu dituzten atzerriratze uhin handietarik lehena, ez eta azkena ere.

euskaldunen_argentina.jpgXIX. mendean garapen bete-betean zegoela, gaur egun oraino interes handia eta eztabaida sutsuak sortzen ditu, bereziki gai hauen inguruan : abiatze masibo horien arrazoiak, eguneroko bizitza itsasoz bestaldean, edo itzultzeko ametsa guttitan gorpuztua.

XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu "Euskaldunen Argentina" erakusketak.

Egileak dira : Irisarri-Ospitaleko Ondare Hezkuntza Zentroa, Euskal Kultur Erakundea, Euskal Argentina elkartea, Donapaleuko Baxe Nafarroako Erakustokia eta Kepa Etchandy argazkilaria.

Aurkibidea

  1. Ameriketako lehengusuak
  2. Euskal Herritik Argentinara (2004an)
  3. Abiatzea - Argentinaren deia
  4. Abiatzea - Bidaia
  5. Eguneroko Argentina (1830 - 1930)
  6. Gaurko Argentinan gaindi
  7. Amerikanoa: atzerriratu etorkinaren irudiak
  8. Gutunak
  9. Bideoko pertsonaiak
  10. Bidaia-kronika
  11. Dokumentoak
  12. Bibliografia

Xehetasunak

"Euskaldunak Argentinan" argazki erakusketa

Bandoneon eskusoinua, Argentinako musika tresna enblematikoa.1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkalariak, osaba (aitaren anaia) baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera, argazki batzuren bidez. Argazkiak ikus

Rio Platense

Isa Suarez euskal artista euskal imigrazioko ondorengoen gana izan da, Argentinan eta Urugayen. Behako artistiko bat Hego Amerikako diasporaz.

Euskaldunen emigrazioaz

2012ko maiatzaren 4an, Donibane Lohizunen, Monika Legarto Euskal Argentina elkarteko lehendakariak eman hitzaldia euskaldunen hego ameriketarako emigrazioaz (grabaketa: Antxeta Irratia).
Hitzaldia entzun