Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Geografia

Geografia

Euskal Herria Europako Hego-mendebaldeko lurraldea da.

Aturri ibaitik Ebro ibaia bitarteko lurretan kokaturik dago. Bi isurialdetan banatua dago: atlantikoa eta mediterraneoa. Bien arteko muga Pirinioek, Aralar, Aizkorri eta Gorbeia mendikateek egiten dute. Banaketa hori dela eta, paisaia desberdintasuna handia da: mendiak, haranak, lautadak, kostaldea...

Isurialde atlantikoa lurralde menditsua da, Pirinioetako mendiak itsasoraino iristen baitira.

Pirinioetako mendebaldeko muturrean daude Euskal Herriko mendirik gorenak: Hiru errege mahaia, Kartxela, Orhi besteak beste. Bainan Pirinioetatik kanpo ere badaude historia eta tradizioarekin lotutako beste hainbat mendi:Gorbeia, Aizkorri, Anboto, Aralar...

Iparraldea ezagutu

Iparraldea XXIMaiz betiko irudiak ditugu iparraldea aipatzerakoan. Urteak joan, urteak jin, muga psikologikoak beti hor ditugu, funtsean bi aldeetara... "Iparraldea XXI" dokumental laburrarekin Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du. Bideoa ikus