Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldea XXI

Iparraldea XXI

"Iparraldea XXI" dokumental labur honekin honekin, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du.

Kapituluak

Dokumentalaren zati jakin bat ikus dezakezu ondoko aurkibideari esker.

1. zatia

Elixabet Aizager (Euskal Herria zuzenean Festibala)
2. zatia

Philippe Malvaux, surf entrenatzailea (Pôle France Surf)
3. zatia

Maika Etxekopar eta Ihitz Iriart (Amaren alabak)
4. zatia

Céline Petrissans (Dantza Hirian festibala)
5. zatia

Maiana Irigoyen eta Amets Arzallus bertsolariak
6. zatia

Jon Eyherabide (Mak taldea) eta Itxaro Borda

[+] BONUS 1: Donostian ikasketak egiten dituzten gazteek zer diote Iparraldeaz?
[+] Ipar Euskal Herriaz gehiago jakin.

Bideoa gustukoa ukan duzu? Ez duzu maitatu? Zergatik? Zure iritzia eman gure blogan.

Yves Sallaberry "Xala"

Lekuinen (Lapurdi) sorturik, Yves Sallaberry-k Grezietako aitaren pilotalekuan ikasten du pilota jasotzen, Amatxiren etxe ondo-ondoan. Hasieran, ipar Euskal Herriko trinketetan aritzen da, gazteen kategorian Frantziako banakako txapeldun bihurtuz. 2000. urtean, 20 urte dituela, hego Euskal Herriko pilota zirkuitu profesionalean sartzen da ASPE enpresan. Bi aldiz izanen da Espaniako taldekako txapeldun profesionala. 2002-an eta 2007-an. 2011n, lehen mailako buruz buruko txapeldun berria bilakatzen da. Maila horretako Ipar Euskal Herriko lehen txapelduna da. Hego Euskal Herriko txapelketa profesionalean inposatu den ipar Euskal Herriko pilotari bat baita, Xala dugu, film honetan, hegoaldea eta iparraldea lotzen dituzten harremanen adibide eredugarria. Pilotaren bidez, Euskal Herriaren kultura iraupena sinbolizatzen du.

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda