Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza

Euskara, gure hizkuntza

Euskal Herriaren berezitasun ohargarriena gure hizkuntza da, euskara.

Xiberotarrak taldea
Xiberotarrak taldea euskarazko kantuak ematen, a cappella (EKE - 2012)
Euskalduna da euskara dakien gizon edo emaztea. Jatorria oraindikotz ezezaguna baldinbada ere, Europako hizkuntzetarik zaharrenetarikakoa da, indo-europartarren aitzinekoa.

Gaur egun, ezbaian biztanleen %30a euskaraduna da. Egoera kezkagarria izan arren, euskararen berreskuratzeko indar haundiak eginak dira, eta beste Europako erkidegoetan bezala, elebitasuna azkartuz doa.

Euskara ez da bakarrik familiako intimitatearen hizkuntza. Erakaskuntzan, prentsan, entzun-ikusezkoetan, eta internet sareetan uhinkatzen da.

Kultura adierazpen berritzaileek egunero aberasten dute, eta ahozko literatura bera bizi- bizian dago, kantuaren, antzerkiaren edo ipuien bitartez. Nolaz ez aipa bertsularitzaren arte paregabea, eta honek jendeengan dakarren tirria, belaunaldi guziek gozatzen dutelarik nasaiki.

Interneten
Inaki Camino Lertxundi: "Frantses kulturaren indarra makro erakoa da eta horri euskaltasunaren bidez aurre egiteak izugarrizko eginahala eskatzen du" | 2017-07-15, Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak 'Amiküze eskualdeko eskuara' ikerlana publikatu berri du, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Iñaki Camino Lertxundi doktoreak ondu du lan berria, eta, Amiküzeko biztanleen mintzoaz gain, eskualdeko euskal testu historikoak aztertu dira.

Tags:

Adolfo Arejita: "Gure aitzineko euskaldun izan direnen ondare bizia dugu | 2017-07-04, Euskaltzaindia

Pasa den ostiralean (2017ko ekainaren 30ean), Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VIII. liburukia aurkeztu zuen, Baionan.

Tags:

Baserriko zenbait lanabesen izenak biltzen ditu Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VIII. liburukiak | 2017-07-03, Euskaltzaindia

Tags:

Gehiago…
Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin