Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Baliabide-iturriak

Baliabide-iturriak

Euskara gaiaren inguruko baliabide gune nagusiak.

Euskaltzaindia
Euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ohi ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.

EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria -
Erakundearen eginkizunak hauek dira : euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea, definitzea eta obratzea. Behar diren finantza baliabideak bermatzea, bere egitasmoan ezarri dituen ekintzak edo obralari batzuekin hitzartu dituenak gauzatzeko.

"Euskararen historia laburra" - Iván Igartua & Xabier Zabaltza | Etxepare Institutua
"Euskararen historia laburra" - Iván Igartua & Xabier Zabaltza | Etxepare Institutua - 2012

Azkue Fundazioa
"Euskara sarean josten" lemapean Azkue Fundazioak interneten, teknologi berrien bitartez, euskaraz lan egin nahi du, dagoen ekimenak bultzatuz, aplikazio eta zerbitzu berriak sortuz.

EIZIE
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen webgunea.

www.languesregionales.org
Frantziako tokiko hizkuntzen aktualitatea.

Nola Erran: frantses-euskara hiztegi elektronikoa
Frantses-euskara hiztegi elektroniko aktiboa. Egungo mintzaira. Euskara batua, Ipar Euskal Herriko hizkuntza ingurumenari egokitua.

Euskalterm - Terminologia Banku Publikoa
UZEI,Terminologia eta Lexikografia Zentroko hiztegi guztietako fitxa terminologikoak biltzen ditu. Fitxak sailkatuta daude, gaiaren arabera. Euskaltzaindiaren arauen arabera eta batzorde teknikoetan eta Terminologia Batzordean hartutako erabakien arabera eguneratzen da. UZEIk egindako hiztegi berriak bertan integratzen dira.

Sareko euskal gramatika
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak zabaldu lana.

Aditzak.com
Euskal aditzaren jokatzeko sareko tresna.

Euskaraz seguru
Euskara zalantzarik gabe erabiltzeko gida. Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez.

Euskarabidea - Instituto Navarro del Vascuence
Euskararen Nafar Institutua (ENAI) edo Euskarabidea euskara sustatzeko Nafarroako Gobernuaren erakunde aholkularia da, 2007ko irailaren 10ean sortua. Erakundearen eginkizun nagusia nafar administrazioari euskarari buruzko aholkuak ematea da.

Euskara Institutua (UPV/EHU)
Euskara Institutua Euskal Herriko Unibertsitatean sortu zen 1996an. Unibertsitatearen departamentuen arteko eta fakultateen arteko den institutua da, euskararen normalkuntzaren eta garapen lanetan diharduena.

IKER zentroa
Iker zentroak euskara hizkuntza eta euskaraz idatzitako testoak ikertzen ditu. Bordeleko Montaigne 3 unibertsitateak ,Paueko eta Baionako unibertsitateek eta CNRS institutuak sortu dute Baionan kokatua den laborategi hau.

Deiadar.org - Euskal Konfederazioa
Euskal konfederazioaren webgunea (albisteak, kideen berriak...)

Udako Euskal Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitateak lan-ildo nagusi hauek eramaten ditu: - Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea ; - Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea ; - Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Munduko Hizkuntzen Amarauna - world languages network
Hizkuntzen AMARAUNA / World Languages Network egitasmoa, hizkuntza-eskubide eta betebeharrak zabaltzeko sortu den egitasmoa da, eta bere helburua munduko hizkuntza-ondarea eta aniztasunaren garrantziaz ohartu diren pertsonen eta erakundeen arteko harremanen sendotzea da.

"Herri hizkuntzak" - Erramun Baxok
Erramun Baxok soziolinguistaren artikulua "Frantziako hizkuntzen" panoramaz (2012-01-27).

Artxiker liburutegi elektronikoa
Artxiker artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe, www.ccsd.cnrs.fr) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau.

Euskalkiak.com
Koldo Zuazok lankide batzuekin osatu webgune horretan gaur egungo euskalkiak erakusten dira.

Gehiago...

Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin