Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskaraz bizi !

Euskaraz bizi !

Euskara komunikazio hizkuntza da ere.

Herri Urrats 2012 - Senpere (EKE - Jakes Larre)
Herri Urrats 2012 - Senpere (EKE - Jakes Larre)
1982an, Eusko Jaurlaritzak euskarazko telebista publikoa sortu du. Irrati batzuek euskarazko emankizunak eskaintzen dituzte Euskal Herri guzian.

Prentsa idatzia (egunkariak, aldizkariak) anitz garatu da azken hogei urteetan. Euskara teknologia berrietan sartu da eta interneten ibiltzen da.

Hego Euskal Herriko zati handi batean ofiziala izanez, euskara administrazioan, irakaskuntzan eta seinaletza publikoan agertzen da.

Gaur egun, ahalegin bereziak eginak dira, euskararen erabilpena sustatzeko familietan eta bizi sozialean, bai eta bere presentziaren azkartzeko hizkuntza ingurumenean.

Ipar Euskal Herrian, erakunde eta elkarte batzu saiatzen dira euskarari toki baten ematea bizi publikoan baina oraino anitz bada egiteko familia transmisioari, irakaskuntzari eta hizkuntza ingurumenari dagokienez.

Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin