Hitzaditza 2013

Hitzaditza diktaketaren 8. edizioa iragan zaigu maiatzaren 25ean giro biziki goxoan.

Hitzaditza 2013 - Irabazleak
Hitzaditza 2013 - Irabazleak
AEK-k eta Euskal Kultur Erakundeak eskuz esku antolatu euskarazko diktaketan hirurogei parte hartzaile inguru bildu dira Baionako San Andreseko IUTan.

Aurtengo ediziorako EKE-ren "Hogei'ta" programaren karietara bildu diren testu berriak irakurriak izan dira: Fernando Morillo idazlearen testu bat eta "Irudimena" sormen lehiaketaren karietara saristatu ziren Charlotte Chorhy-ren eta Battitt Crouspeyre-ren bi testu.

Hiru sailetan banatu dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak eta 13-17 urte arteko gazteak.

Yvonne Arrossak, Peio Berhocoirigoin-ek eta Gaxuxa Elhorga-k irakurri dituzte diktaketak.

Zuzenketak, berehala eginak izan dira eta irabazleen izenak jakinaraziak eguerdi aldera. Banatuak izan diren sariak beti ere kulturari lotuak dira (liburu elektronikoak, DVDak, liburuak...).

Hitzaditza 2013 - Zuzenketak
Emaitzak jakinarazi diren unean...

Hona hementxe, sail bakoitzeko sarituak zein izan diren:

Gazteen sailean - 13-17 urte

(Fernando Morillo-ren testua - Abbadiaren sekretua)

  1. Ibai Elizagaray Sallaberry
  2. Maia Iribarne
  3. Ainhoa Dubrana

Euskara Ikasleen sailean

(Charlotte Chorhy-ren testua - Entzun, entzun txalaparta...)

  1. Peio Dibon
  2. Muriel Platero
  3. Nelly Senderain

Euskaldunen sailean

(Battitt Crouspeyre-ren testua - Harrizkoa)

  1. Mari Joxe Azurtza
  2. Aurélie Estomba
  3. Pettan Andueza

Zorionak eta txalo bero bat bai aurtengo irabazleei baita parte hartzaile guzier!!!

2013ko edizioa

Eguna: Maiatzaren 25a, larunbata
Ordua: 9.30etan
Tokia: IUT, Gaztelu Berria - Baiona
Kokapena: ikus karta

Afitxa: eskura afitxa

Hitzaditza bloga

Aitzineko diktaketen testuak "Hitzaditza" blogan atxeman ditzakezu.
Bloga ikus

Azken hiru urteotako edizioak
Trebatu!

Ortografian trebatu AEK-k prestatu entzungaiekin!
Entzungaien orria