Hitzaditza 2010

Maiatzeko hitzordu huts egin ezinetarik bat bilakatua den Hitzaditza ekitaldiaren 5. edizioa giro goxoan iragan zaigu aurten ere. AEK eta Euskal Kultur Erakundeak eskuz esku antolatu euskarazko diktaketan hirurogei bat parte hartzailez gora bildu dira Baionako San Andreseko IUTan

Diktaketa on batek ez dio nehori kalterik egiten eta bildu direnek plazerrekin ere egiten! Euskara eta euskal kultura idatzia uztartu nahi dituen egun honetan, idazle gazte batzuen ezagutza egiteko parada eskaini digu eta IUTko geletan umore onak gainezka egin du, gazteak, ez hain gazteak, euskara ikasten dutenak eta menperatzen dutenak, publiko gero eta zabalagoa hurbiltzen da Hitzaditzara.

Aurtengo edizioan azpimarratzekoa da gazte batzuk idatzi zituztela proposatuak izan diren diktaketarako testuak (Baionako René Cassin eta Bernat Etxepare lizeoko gazteek hain zuzen).

Hiru sailetan banatu dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak eta 13-16 urte arteko gazteak.

Zuzenketak, berehala eginak izan dira eta irabazleen izenak jakinaraziak eguerdi aldera. Banatuak izan diren sariak beti ere kulturari lotuak dira (hiztegiak, DVDak, KDak, liburuak, EHZko sarrera txartelak...).

Hona hementxe, sail bakoitzeko sarituak zein izan diren:

Gazteen sailean

(Etxepare lizeoko Mattin Luku-ren testua - Irabazlearen sintoma)

  1. Ainhoa Bosc
  2. Emma Blanchard
  3. Allande Etxeberri
  4. Maika Bacho
  5. Amaia Hiribarren

Euskara Ikasleen sailean

(Cassin lizeoko Luxi Lavielle eta Eva Mutio-ren testua - Lehen Hozka)

  1. Quentin Lavigne
  2. Sylvie Greffier
  3. Patxi Davant

Euskaldunen sailean

(Etxepare lizeoko Bixente Luku-ren testua - Hogeita)

  1. Sebastien Castet
  2. Leire Perret
  3. Uhaina Tonnerre-Arandia
  4. Peio Urriza
  5. Lierni Elortza

Zorionak eta txalo bero bat bai aurtengo irabazleei baita parte hartzaile guzier!!!

Testuak eta argazkiak

  • 2010eko Hitzaditzan parte-hartzaileei proposatuak izan zitzaizkien testuak irakur itzazu. Ikus
  • 2010eko edizioko argazkiak eta lizeoko idazleenak. Ikus
Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin