Hitzaditza 2011

Hitzaditza diktaketaren 6. edizioa giro goxoan iragan zaigu aurten ere. AEK eta Euskal Kultur Erakundeak eskuz esku antolatu euskarazko diktaketan hirurogeita hamar bat parte hartzaile bildu dira Baionako San Andreseko IUTan.

2011ko edizioko irabazleak, maila guziak kondutan hartuz, antolatzaileen ondoanAurtengo ediziorako, Etxepare lizeoko gazte batzuk idatzi zituzten proposatuak ziren diktaketarako testuak.

Hiru sailetan banatu dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak eta 13-17 urte arteko gazteak.

Zuzenketak, berehala eginak izan dira eta irabazleen izenak jakinaraziak eguerdi aldera. Banatuak izan diren sariak beti ere kulturari lotuak dira (liburu elektronikoak, DVDak, liburuak, EHZko sarrera txartelak...).

Hona hementxe, sail bakoitzeko sarituak zein izan diren:

Gazteen sailean - 13-17 urte

(Etxepare lizeoko Naia ANDUEZA-ren testua - Itsasoa)

  1. Ainhoa BOSC
  2. Ihintza GARDOS
  3. Elorri ANETAS

Euskara Ikasleen sailean

(Etxepare lizeoko Eztitxu BERHO-ren testua - Itsasoa)

  1. Sonia NIQUEGE
  2. Jean-Christophe CARRAU
  3. Martine ROLAND

Euskaldunen sailean

(Etxepare lizeoko Oihana BARRENQUY-ren testua - Itsasoan)

  1. Mirentxu LAZKANO
  2. Kati POCHELU
  3. Ihintza GUINEA

Zorionak eta txalo bero bat bai aurtengo irabazleei baita parte hartzaile guzier!!!

Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin