Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskaraz bizi ! Euskarazko komunikabideak

Euskarazko komunikabideak

Azken hogei urteetan, euskararen presentzia anitz azkartu da Euskal Herriko komunikabideetan. Euskal Telebistak (Euskal Autonomia Erkidegotik zabaltzen dena) publiko zabala lortu du, ipar Euskal Herrian ere. Erredakzio bat badu Baionan, egunean behin ematen den 7 minutuko emankizuna egiten duena.

Bere aldetik, France 3 Euskal Herri-k 6 minutuko albistegi bat egiten du egunero (seitarik bat euskaraz) eta asteroko emankizun bat Euskal Herriko aktualitateaz (hiru saiotarik bat euskaraz da frantsesezko azpi-tituluekin). 

Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea euskarazko zerbitzu publikoko irratietaz gain, 50 bat irrati libre badira Euskal Herrian, horietarik batzu bakarrik euskaraz ari direlarik.

Hori da ipar Euskal Herriko 3 euskal irratien kasua : Gure Irratia (1981) Lapurdin ; Irulegiko Irratia (1982) Baxe-Nafarroan eta Xiberoko Botza (1982) Xiberuan.
France Bleu-k 55 minutuko euskarazko emankizuna eskaintzen du astelehenetik ostiralera. 

1990an, Egunkaria  sortu zen, euskaraz idatzia zena eta Euskal Herri guzian banatua. Egunkaria 2003ko otsailan hetsia izan zen Baltazar Garzon-ek aginduta. Jendeen erantzuna hain zabala izan da non Berria deitu egunkari berri bat sortu zen ondoko hilabeteetan.

Euskarazko astekarietan, bi aipatuko ditugu beren biziluze eta hedapen-eremuarengatik : Herria (1944, Baiona) eta Argia (Zeruko Argia, 1963, Argia bilkatu zena 1988an).

Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin