Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Erakaskuntza

Erakaskuntza

Euskara 1954az geroztik irakasten da hego Euskal Herrian, 1969az geroztik ipar Euskal Herrian.

Euskarazko erakaskuntzaIkastolak (murgiltze pedagogia erabiltzen duten eskolak) aitzindariak izan dira alor honetan, ikastetxe publikoetako eta pribatuetako gela elebidunak berantago agertu direlarik (1983an sare publikoan, 1986an sare pribatuan).

 2014-2015 ikasturtea - Kopuruak

Lehen mailaKolegioaLizeoa
Publikoa
Elebiduna 5 070 (%29,8) 831 (%11) 200 (%5,3)
Elebakarra 11 956 (%70,2) 6 723 (%89) 3 686 (%94,7)
Katolikoa

Elebiduna

2 119 (%34,9) 679 (%13) 151 (%7,5)
Elebakarra 3 946 (%65) 4 544 (%87) 1 862 (%92,5)
Seaska
Murgiltzea 2 967 678 224
Hiru sareak
Elebiduna 9 456 (%37,3) 2 188 (%16,2) 575 (%9,5)
Elabakarra 15 905 (%62,7) 11 318 (%33,8) 5 477 (%90,5).

 1980az geroztik Euskal Herri osoan euskal ikasketak unibertsitatean egin daitezke.

Bestalde, AEK, HABE eta IKA bezalako egiturei esker, 16 000 helduek euskara ikasten dute gaur egun Euskal Herri osoan.

Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin