Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Webografia

Webografia

Euskararen inguruan zerrendatu ditugun azken estekak.
Euskara
Piarres Charritton, euskararen sua eta garra | Euskaltzaindia, 2017-03-17

Gaur goizean hil da Hazparneko euskaltzain emeritua, 95 urte zituela.

Tags:

Le Dauphin ontziaren euskarazko gutunak ANPERSANAn | 2017-03-10, IKER UMR 5478

Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroak, CNRS IKER (UMR 5478), ANPERSANA biblioteka numerikoaren proposamen berri bat dakarkizu, XVIII. mendean euskaraz idatzitako gutun-korpusa kontsulta baitaiteke jadanik. LondresekoHight Court Admiralty artxiboan daude Le Dauphin bilduma osatzen duten gutun hauen paperezko originalak, eta MSHA (Maison des Sciences de l’Homme d’Aquitaine) ikerketa zentroak eskuratu zituen digitalizaziorako. Datuak dohain ikus daitezke ANPERSANAn eta hauen berrerabiltzea ere posible da, aukeratu den Creative Commons lizentzia errespetatuz gero (BY-NC-SA).

Tags:

«Jatorria ulertzea inportantea da kultura gutxitu batean» | Berria.eus

"Krisia dela eta, kultura politika publikoak berriz pentsatzea ezinbestekoa dela dio Collinek, kultura eskubideen printzipioa martxan jarriz: «Kultura denentzat, denak kulturara»."

Tags:

Lapurdum Numéro spécial 2 - 2015 : Othoi çato etchera | lapurdum.revues.org

Ce numéro de la revue Lapurdum est consacré à une correspondance en langue basque de 1757 (Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin) découverte aux Archives de Londres (High Court of Admiralty) par Xabier Lamikiz, professeur d’histoire à l’Université du Pays Basque durant son travail de thèse. Cette documentation est d’une grande importance pour l’étude de la langue basque.

Tags:

Baionako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute, lehenengo aldiz

Tags:

Mattin Irigoien - Elkarrizketa argia.eus webgunean - 2016/11/27

"Mattin Irigoien (Ainhiza-Monjolose, 1964) lanbidez nekazarien formakuntza elkarte batean ari da, Arberatzen finkatua. Idazle eta antzerkigile ezaguna, 2009an Bilbon emandako hitzaldiaren mamiaz “Nola eutsi diogu gure euskarari” plazaratu zuen. Amikuzeko Zabalik elkartearen zuzendaritzako kidea da."

Tags:

Iragarki-tarteen komertziala xerkatzen du Euskal hedabideak elkarteak

Iragarkiak eman ditzaken entitate pribatu eta publikoak, komunikazio agentziak eta publizitate agentziak bisitatu beharko ditu, besteak beste, ahal bezainbat iragarki-eremu edo publizitate saltzeko helburuarekin. Kandidaturak helarazteko epea: abenduaren 15a baino lehen.

Tags:

Radiokulturak denbora osoko lanpostu bat eskaintzen du irratigintzan aritzeko

Egin beharrekoak: irrati erreportaiak ekoiztu (elkarrizketak), zuzeneko emankizunetan parte hartu eta sare sozialak kudeatu (facebook, twitter). "Contrat Avenir" kontratu lagunduaren baldintzak bete behar dira (26 urte gehienik). Kandidaturak abenduaren 17a aitzin helarazi behar dira.

Tags:

Basque Global Network

Munduan dabiltzan euskaldunak biltzea eta elkarrekin aritzeko eta informazioa elkarrekin banatzeko aukera berriak ematea, nazioartean euskal komunitatea eraikitzen eta indartzen lagunduz, asmo horrekin sortu eta abiarazi du Eusko Jaurlaritzak "Basque Global Network" tresna.

Tags:

Euskaltzaindia erakunde aholku emaile ofizial bezala har dezatela eskatu die Akademiak Ipar Euskal Herriko erakunde eta herri-eragileei | 2016-11-20, Euskaltzaindia

Dokumentu baten bitartez, Ipar Euskal Herriko erakundeentzat Euskaltzaindia aholku emaile ofiziala eta hizkuntza kontuetan erreferentziazkoa izatea eskatu die Akademiak Garapen Kontseiluari eta Euskararen Erakunde Publikoari.

Tags:

Sakeleko hiztegien bilduma: ikuskizun bizia, gaurko musikak, zinema

Iparraldeko euskara zerbitzuek prestatu Euskara - Frantsesa sakeleko hiztegien bilduma numerikoa argitaratu da PDF formatuan. Hiztegian agertu diren hitzak EEP-k baieztatu ditu, lurraldean baliatuenak direnak lehenetsiz. Ikuskizun biziaren, gaurko musiken eta zinemaren arloetako hitzak aipatuak dira ere, besteak beste.

Tags:

Ipar Euskal Herrian euskara indarberritzeko egin beharrekoak aztertuko dira Jagon Jardunaldian | 2016-11-08, Euskaltzaindia

Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa aztertzeko antolatu da XXI. Jagon Jardunaldi elebiduna (itzultzaileak egonen dira) Azaroaren 19an egingo da, Baionako euskal museoan Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak bat egin dute aurtengo antolakuntzan.

Tags:

Lan eskaintza - Inkesta soziolinguistikoa - Euskararen Erakunde Publikoa

Eusko Jaurlaritzak, Euskararen Erakunde Publikoarekin partaidetzan, VI. Inkesta Soziolinguistikoa abiatu du (lehena: 1991an, bigarrena: 1996an, hirugarrena: 2001ean, laugarrena 2006an eta bostgarrena 2011an). Lan honen helburua euskararen ezagutza eta erabileraren neurtzea da. Inkestak jadanik eramanak izan dira Euskadin eta Nafarroan. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Donostiako SIADECO enpresa da inkesta-lanaz arduratuko, EEP-ren laguntzarekin. SIADECO-k inkestatzaile elebidunak xerkatzen ditu (euskara/frantsesa).

Tags:

Hego Lapurdiko hiriguneak bi euskara teknikari bilatzen ditu

Batek euskararen erabilpenaren garapenaz arduratu beharko du eskola denboran, eskolaldi inguruko denboran eta aisialdi guneetan, baita komunikazioan ere. Besteak euskararen erabileraren garapenaz arduratu beharko du enpresetan eta elkarteetan. Kandidaturak 2016ko azaroaren 21a aitzin igorri behar dira.

Tags:

Koldo Zuazo hizkuntzalaria Saratik Lapurdirat | 2016/01/28, iparraldekohitza

Koldo Zuazo hizkuntzalaria aritu da hondar lau urteotan Sarako euskara ikertzen. Euskalkien «fotografia» osatzen ari da. Hiztegi zabala ere plazaratuko du laguntzaileei esker.

Tags:

In memoriam Ferenc Ribáry, euskal ikasketen inguruko biltzarra Budapesten | Etxepare institutua

Irailaren 22an eta 23an nazioarteko euskal ikasketen inguruko biltzarra egingo dute Budapesteko ELTE unibertsitatean, Euskal Ikasketak Hungarian: In memoriam Ferenc Ribáry izenburupean. Programa honekin unibertsitateak gogora ekarri nahi du aurten 150 urte bete direla Ferenc Ribáry unibertsitateko irakasle zenak A baszk nyelv ismertetése (Euskararen aurkezpena), hungarieraz idatzitako euskal gramatika argitaratu zuela; atzerrian idatzitako euskararen deskribapenen artean lehenengotarikoa izan zen.

Tags:

Jendartea ala gizartea: ñabardunak eta hautua | Euskaltzaindia, 2016-09-19

Jendarte eta gizarte sinonimoak dira? Bai? Ez? Zein da berba bakoitzaren jatorria eta esangura? Aspaldian piztu zen zalantzak bizirik dirau, hein handi batean. Duda-mudak uxatzeko, hona hemen Xabier Kintana Akademiako idazkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusiari 2011ko urriaren 19an idatzitako gutuna, non euskaltzainak gai honi buruzko azalpen luze eta mamitsuak ematen dituen.

Tags:

Lau lan eskaintza Euskararen Erakunde Publikoan

Euskararen Erakunde Publikoak lau lankide xerkatzen ditu : misio kargudun bat xerkatzen du, urte bateko lan kontratu batentzat E.A.S., misio kargudun bat xerkatzen du hizkuntza politikan lan egiteko, urte bateko lan kontratu baten baitan, laguntzaile administratibo bat, kontulari/Kudeatzaile administratibo denbora erdiz 2 urteko ordezkapena segurtatzeko. Hautagaitza txostenak 2016ko irailaren 30eko helarazi behar dira berantenez, honen barne CV zehatz bat eta motibapen gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (euskara/frantsesa).

Tags:

«Nafarroan gaur egun gertatzen ari dena enetzat mirakulu bat da» | Berria.eus

"Euskal kulturarekiko engaiamenduarengatik da ezaguna Oihanburu. Euskal dantza eta kantua zabaldu ditu mundura. Milaka istorio pilatu zaizkio bere bizitza luzean. Hunkigarriak asko, baina latzak ere bai."

Tags:

Hitzargiak

Donostia 2016ren barruan sortu da Hitzargiak proiektua, eta Soziolinguistika Klusterrak koordinatu du. Europako hizkuntza minorizatuetan biziberritzerako dauden praktika onak batzea du helburu proiektuak. Eta, ahal den neurrian, hizkuntza komunitate horien arteko loturak eta sinergiak batzea. Horretarako, webgune batean batu dituzte praktika on horiek (80tik gora batu ere), eta mapa batera eraman.

Tags:

Gehiago…
Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin