Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskararen historia

Euskararen historia

Noizkoa da euskara eta nondik dator ?

Gizon modernoa duela 40-50000 urte sartu zen Europan, Paleolitoan. Datu genetikoek erakusten dute Euskaldunok, duela 8 000 urte inguru hizkuntza indoeuroparrak ekarri zituzten populazio neolitikoak baino lehen Frantzia hego-mendebaldean eta Espainia iparraldean bizi ziren paleolitoko gizon-emazte horien ezaugarri batzu atxiki ditugula.

Beraz, ez badakigu ere zer nolako itxura zuen orduko euskarak, erran dezakegu Indoeuroparren aitzinekoa dela (lehen lekukotasunak duela 2000 urtekoak dira).

Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin