Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Hizkuntzalaritza

Hizkuntzalaritza

Euskara hizkuntza berezia da, indoeuropar hizkuntzetatik erabat ezberdina.

Europako hizkuntza indoeuroparrak
Europako hizkuntza indoeuroparrak (by-sa Azkue Fundazioa)

Alfabetoa

Euskaraz, hizki guztiak ahoskatzen dira.

Euskal alfabetoak 22 hizki dauzka : a, b, d, e, f, g, h, i, j, k, l, m, n, ñ, o, p, r, s, t, u, x, z.

Ahoskuntza

Ez du zailtasun berezirik euskaraz hizki guziak ahoskatzen baitira. Hizkuntza indo-europarren mapa

Ba ote dakizue ?

  • Euskaraz ez da generorik, ez femeninorik, ez maskulinorik (hika edo toka-noka salbu)
  • Euskal aditzaren berezitasuna aditz laguntzaileak adierazten du, honek pertsona marka desberdinak biltzen baititu (nork, nor edo zer, nori)
    Adib. : Eman diot
  • Aditz jokoan, ergatiboaren kasuan aditz iragankorraren subjektuak k hartzen du atzizkitzat Adib. : Aitak sagarra jan du
  • Gaurko euskarak protoeuskaratik etorri hitzak erabiltzen ditu, halaber beste hizkuntzetatik mailegatuak. Euskararen berezitasuna sintaxian da

Euskararen arbasoa duela 2500 urte : hedapen mapa

Arabiera

Euskara

Kutuk

Gutun

Az-zuk

Azoka

Latina

Euskara

Tempora

Denbora

Episcopum

Apezpikua

Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin