Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskara eta soziolinguistika

Euskara eta soziolinguistika

Soziolinguistika zientzia bat da gizartearen eta hizkuntzen arteko loturak aztertertzen dituena.

SoziolinguistikaZati ezberdinak dauzka : demolinguistika hiztunen demografia da ; jurilinguistikaren gaia da hiztunen zuzenbidea. Hizkuntza antolaketa da lurralde berean erabiltzen diren hizkuntzen kudeaketa. Hizkuntza politika aipatzen da botere publikoak hizkuntzen antolaketan parte hartzen duelarik.

Hizkuntza ahulduen biziberritzea

Lurralde berean hizkuntza ezberdinak daudelarik beren arteko borroka sortzen da, hanbatetaraino non euskara bezalako batzu arriskuan baitira beren lekua ezin hartuz.

Belaunaldien arteko hizkuntza jarraipena ez delarik naturalki segurtatua, botere publikoaren gain da egoera hori aldatzea. Joshua Fishman hizkuntzalariak asmatu zuen RSL urraspidea (reversing language shift, hizkuntzaren indarberritzea). Sanchez Carrion "Txepetx" soziologoak teoria euskarari aplikatu zion eta Jaurlaritzak teoriaz baliatu zen bere hizkunta politika finkatzeko "Euskara biziberritzeko plan nagusia" (1999).

Euskal soziolinguistika

Bada 150 urte, estatistika fidagarriak baditugula euskarari buruz eta Euskal Herri osoan. Hona garrantzizko ikerketa batzu :

  • 1868 : Ladislao de Velasco-ren inkesta herrialdeetan zehar.
  • 1970 : Pedro de Yrizar-rek herriz herri bildu lekukotasunak.
  • 1991-2006 : Euska Jaurlaritzaren  lau inkesta soziolinguistikoak, hizkuntza gaitasuna, euskararen erabilera eta hizkuntza motibazioak aztertzeko.
  • 1999 : "Gaztetxoak eta euskara", Euskal kultur erakundeak eta Euskal Herriko uniberstsitateko soziologia fakulteak gauzatu zuten ikerketa.
  • 1999 : Frantziako erroldan egin zen familiako hizkuntza transmisioari buruzko ikerketa, INSEE erakundearen ekimenez.

Inkesta soziolinguistikoetan 16 urte eta gehiagoko hiztunak galdezkatu ziren eta erroldan 18 urte eta gehiagoko herritarrak. Bi kasu hauetan ikerketak egin ziren hiztunen adinaren arabera eta ondorioz hizkuntzen bilakaera ezagutzen dugu 1910. urtetik orain arte. Ikastetxeetako estatistikak  eta Hizkuntza politika proiektua kontuan hartuz aitzinetik asma dezakegu euskararen ondoko urteetako egoera.

Ipar Euskal Herriko emaitza zenbait

  • 1868 : 165.000 herritarren artean 80.000 euskaldun (% 48).
  • 1970 : 217.888 herritarren artean 77.848 euskaldun (% 36).
  • 1996 : 250.000 herritarren artean 67.500 euskaldun (% 27).
  • 2006 : 283.000 herritarren artean 63.700 euskaldun (% 22,5).
  • 2011 : 240.000 herritarren artean 51.100 euskaldun (% 22)
  • 2016 : 249.400 herritarren artean 51.200 euskaldun (% 20,5)

2006etik hara euskararen ikasleak urtero %2z emendatzen badira, 15 urteren buruan euskaldunen kopurua  emendatzen hasiko da, urtean 1000 euskaldun gazte gehiagorekin. 2050. urtean Ipar Euskal Herrian 16 urte eta gehiagoko 310.000 herritar kondatuko dira eta heietarik 94.000 euskaldun izanen dira, %30 orokorki eta %55 inguru adinarte gazteenetan.

Erramun Baxoken bloga

Blog honek Erramun Baxok soziolinguista eta EKE-ko lehendakari ohiak idazten dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak biltzen ditu.
Ikus bloga