Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal literatura

Euskal literatura

1545. urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren historian, orduan inprimatu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua, Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozo eta profanoen bilduma.

Atxaga - Lete
Bernardo Atxaga eta Xabier Lete euskal idazleak (2009 - www.guregipuzkoa.net - cc-by-sa)
Kasik mende bat berantago (1643an), Pedro de Aguerre, "Axular" deitu Sarako erretorak, "Gero" liburua argitaratzen du, euskal klasikoetan maisulan bihurtuko dena.

XVIII.mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da : hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua. XIX.mendearen bigarren erditik goiti, euskal literatura laikotuko da.

1950eko hamarkadaz geroztik, Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du.

Gaur egungo idazlerik emankorrenen eta trebeenen artean, hauek aipa ditzazkegu besteak beste Bernardo Atxaga, Gipuzkoako Asteasun sortua, "Obabakoak" eleberriaren idazlea (liburu honek literatura nazio-saria eskuratu zuen Espainian 1989an, geroztik 19 hizkuntzatan itzulia izan da) eta Itxaro Borda, "Euskadi" saria irabazi zuena 2001ean, "100% basque" liburuarekin.

Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.

Bestalde, euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza.

Interneten
Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzaina hil da, 90 urte zituela | 2017-02-23, Euskaltzaindia

Tags:

Sarrionandiak zuzenduko du Etxeparek Habanan zabalduko duen irakurletza | 2016-11-02, Berria.eus

2016ko azaroan zabalduko da Euskara eta Euskal Kultura irakurletza, Habanako Unibertsitateak eta Etxeparek lortutako hitzarmenari esker.

Tags:

2016ko R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdia egin du Euskaltzaindiak

Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko deialdia da. Lanak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an amaituko da, eta erabakiak 2017ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko ditu Akademiak.

Tags:

Gehiago…
XX. mendeko euskal literatura

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Estibalitz Ezkerrak idatzitako "XX. mendeko euskal literatura" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

XX. mendeko euskal literatura

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida

Gida - Kultur ekitaldiak

Gidaren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.
Gida kontsultatu

Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).