Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal literatura Webografia

Webografia

Euskal literaturaren inguruan zerrendatu ditugun azken estekak.
Euskal literatura
Sarrionandiak zuzenduko du Etxeparek Habanan zabalduko duen irakurletza | 2016-11-02, Berria.eus

2016ko azaroan zabalduko da Euskara eta Euskal Kultura irakurletza, Habanako Unibertsitateak eta Etxeparek lortutako hitzarmenari esker.

Tags:

2016ko R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdia egin du Euskaltzaindiak

Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko deialdia da. Lanak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an amaituko da, eta erabakiak 2017ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko ditu Akademiak.

Tags:

«Maite dut haurren freskura; irekiak dira» | Berria.eus | 2016-10-06

"Senari jarraituz sortzen ditu obrak Hennebuttek. Haurrak dira haren publikoa, baina uste du helduek ere plazer har dezaketela bere lanekin. Haurrentzako liburu anitz idatzi eta ilustratu ditu."

Tags:

Durangoren erretratua | Berria.eus | 2016-10-06

"Durangoko Azokako bisitariari buruzko ikerketa zehatza egin du Deustuko Unibertsitateak. Hamar pertsonatik bederatzi euskaldunak izaten dira, adibidez"

Tags:

Sarean dago euskarazko liburu gomendagarrienak biltzen dituen "Haur eta gazte literatura irakur gida 2015" | 2016-09-14n Sustatu

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du 2015. urteko Haur eta gazte literatura irakur gida. Liburuxkak 54 orri ditu eta bertan ume eta gazteei zuzendutako 161 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.

Tags:

Etxepare Euskal Institutuak eta Bordeleko Université Bordeaux Montaigne unibertsitateak Jean Haritschelhar Katedra sortu dute | Etxepare Institutua, 2016-09-13

Etxepare Euskal Institutuak eta Université Bordeaux Montaigne unibertsitateak hitzarmen bat sinatu berri dute Bordelen, euskal ikasketak bertan sustatzearren. Hélène Vélasco-Graciet unibertsitateko presidenteak eta Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak eta unibertsitate alorreko arduradunak izenpetu duten akordioaren ondorioz, “Jean Haritschelhar Katedra” abian jarriko dute Bordeleko unibertsitate horretan 2017. urtean.

Tags:

Xabier Soubelet «Teknikak menperatu behar dira emozioen morroi izateko» | Berria.eus - 2016-0419

Sormenaren munduan 40 urte daramatza Soubeletek. Bakarrik ikasi zuen, inguruari begira. Gazte zelarik hasi zen musikan eta idazten. Pixka bat geroago ekin zion margolaritzari. Irakasle ere izan da

Tags:

Literatura egonaldia Hendaian | 2016-04-12, Euskal Idazleen Elkartea

Seigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 17a.

Tags:

Istorio adina galdera | Berria.eus - 2016-03-23

"'Eta galtzen bagara, zer?' liburua kaleratu du Egoitz Zelaiak, Gazteluma lehiaketako saridunak. «Gozamenezko lan bat» izan da autorearentzat"

Tags:

Istorio adina galdera | iparraldekohitza

‘Eta galtzen bagara, zer?’ liburua kaleratu du Egoitz Zelaiak, XIII. edizioko Gazteluma lehiaketako saridunak.

Tags:

Euskaltzaindia Saran, 33. Idazleen Biltzarrean | 2016-03-23, euskaltzaindia.eus

Euskaltzaindiak Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta argibideak. 1: Erdi Arotik Errenazimentura liburua aurkeztuko du, Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak paraturiko lana. Aurkezpena goizeko 11:15ean izango da. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeak egitasmo berri bati ekin dio, Euskal Literaturaren antologia bat moldatzea jomuga duena. Saran aurkeztuko dena egitasmo horren lehen liburukia da. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Karlos Otegi eta Jon Casenave batzordeko kideek egingo dute aurkezpena. Otegi, gainera, lanaren koordinatzailea da.

Tags:

Otsail ostegunak 2016- Bi idazle gazteen mintzoa gaurko Euskal herrian | 2016-03-02, kanaldude

Duela urte bat Katixa Dolharek Biribilgune ela elaberria publikatzen zuen (Elkar). Igan larrazkenean aldiz, Bea Salaberrik Baionak ez daki narrazio laburren bilduma liburua agertu du (Susa).

Tags:

Etxahun Barkoxeren esküzidatziak : ahozko literatüratik paperezko artxibetara

Etxahun Barkoxeren esküzidatziak: ahozko literatüratik paperezko artxibetara Baionako Euskal museoak Pierra Topet Etxahunen zazpi eskuizkribu baditu, orai bertsio numerikoan aurki daitezkenak Bilketa.eus webgunean. Maider Bedaxagarren argibideak.

Tags:

Etxeaz eta etxekoez idatziak | 2015-11-03, iparraldekohitza

62 idazleren testu, poesia eta bertsoak elkartu ditu Daniel Landartek ‘Etxea eta Etxekoak’ (Euskaltzaleen Biltzarra) liburuan.

Tags:

Soiltasunaren ifrentzua | Berria.eus - 2015-10-16

"Eguneroko arruntean oinarritutako 33 mikroipuinez osatu du 'Baionak ez daki' aurreneko liburua Bea Salaberrik"

Tags:

Idazle berri bat | 2015-10-15, iparraldekohitza

Bea Salaberri deitzen da idazle berri hori... hortaz pozten da Katixa Dolhare-Zaldunbide.

Tags:

Baionak ez daki, Bea Salaberriren kontakizunak | 2015-10-14, Literatur Emailuak

Bea Salaberriren lehen liburua, urriaren 15ean Donostian aurkeztua, sarean dago ere.

Tags:

«Esperantzaren lorategietan» | Berria.eus - 2015-08-29

"1982ko otsaileko lehen zenbakiko sarhitzak laburbiltzen ditu egitasmoaren intentzioak: «Aldizkari bat, gurea. Gauza batzuk, denetarik, euskaraz, lantuak. Gure literatura»."

Tags:

Bernardo Atxagak QIA saria jaso du Italian | 2015-06-10, Euskaltzaindia

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak Quaderni Ibero Americani aldizkariak ematen duen QIA saria jaso du Italian, bere jardun literarioarengatik. Ekainaren 4an jaso zuen saria, Erroman izandako ekitaldi batean.

Tags:

Emile Larre euskal kulturaren sustatzailea hil da | Argia - 2015-06-07

"2015eko maiatzaren 30ean hil zen Kanbon 89 urte zituela. Apaiza, kazetaria eta idazlea izan zen."

Tags:

Gehiago…
XX. mendeko euskal literatura

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Estibalitz Ezkerrak idatzitako "XX. mendeko euskal literatura" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

XX. mendeko euskal literatura

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida

Gida - Kultur ekitaldiak

Gidaren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.
Gida kontsultatu

Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).