Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua

Euskal musika eta kantua

Euskal Herrian jende anitzek jotzen dute ohiko soinu tresna bat edo beste. Horrek erakusten du musika ondare zahar hori oraindik bizi-bizirik dagoela.

Gorka Knörr
Gorka Knörr abeslaria (2012 - EKE)
Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberasten dute. Musika unibertso honetan, luzaz, a capella kantuak funtsezko tokia izan du. 1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama zeharo aldatu dute. Gaur egun, beren berezitasuna atxikiz, euskal kantu eta musikak estilo guzietakoak dira.

Euskal Herrian jende anitzek jotzen dute ohiko soinu tresna bat edo beste. Horrek erakusten du musika ondare zahar hori oraindik bizi-bizirik dagoela. Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberasten dute.
Musika unibertso honetan, luzaz, a capella kantuak funtsezko tokia izan du.

1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama zeharo aldatu dute.

Gaur egun, beren berezitasuna atxikiz, euskal kantu eta musikak estilo guzietakoak dira.

Kantua & musika: sarean zer berri ?
Eresbileko zuzendaria Jon Baguës: "Egindakoa ez galtzeko ari gara lanean"

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak kanpora begirako jarduera ugari antolatu, milioi laurden agiritik gora inbentariatu, eta zazpi funts berri eskuratu ditu.  

Tags:

«Gure kultura gaur egun nola bizi dugun erakutsi nahi dugu» | Berria.eus - 2017/01/21

"Kantu zaharrak «gaur egungo moldean» interpretatuko ditu Kalakan taldeak 'Ekhi' ikuskizunean, Ipar Euskal Herriko hainbat artistarekin batera, Bereauren arabera. Bihar aurkeztuko dute, Donostian."

Tags:

Maitia Nun Zira? dokumentalaren webgunea

Elena Canas-ek eta Ainara Menoyokekoiztu Maitia, nun zira? dokumentalaren webgune berria.

Tags:

«Herriaren taupaden erritmoan bizi izan naiz kantagintzarekin» | Berria.eus - 2017/01/13

"Gaurkoa bizi du Ospitalek, nostalgiarik gabe. Horren isla da kaleratu duen disko berria. Bizitzaren zentzuaren bilaketa bat da, egunerokoa hizpide duten eta aldi berean aldarriz josirikoak diren kantuz osatua."

Tags:

«Herriaren taupaden erritmoan bizi izan naiz kantagintzarekin» | iparraldekohitza

Lau urteko lanaren ondorio den diskoa kaleratu du Peio Ospital kantariak (Ezpeleta, Lapurdi, 1948): Arnasa… Hatsa… Bizia… Bakoitzak bere bideari ekin aitzin, 40 urtez baino gehiagoz Pantxoa Carrere musika bikotekidearekin ibili da kantuan. Orain, bere barneari begirako lan pertsonala aurkeztu du.

Tags:

"Euskal kantagintzaren ondarea" - 2016ko urriaren 27ko mahai-inguruaren laburpena

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, EuskalcHerriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren. Hirugarren edizio hau ere Mintzola Ahozko Lantegiko Elkargunearen baitan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan antolatu da. Tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertu da.

Tags:

Gehiago…
Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Dantza
  • Inauteriak
  • Musika
Hartzaro festibala 2017 Noiz arte: 2017/02/28
  • Animazioak
  • Kantua
Korrikaraoke 2017/03/03
  • Kontzertuak
  • Rock
FaltA 2017/03/04
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Oldarra - Adixkideak 2017/03/10
  • Kontzertuak
  • Kantaldia
Errobi Kantatuz 2017/03/11
  • Kontzertuak
  • Musika
BBAX distorzioaren munduan 2017/03/17
Gehiago…