Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Albisteak

Albisteak

"Maitia nun zira ?" dokumentalaren aurkezpenak Irunen eta Durangon

"Maitia nun zira ?" dokumentalaren aurkezpenak Irunen eta Durangon

Euskal kultur erakundearen eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetzaren ondorioz sortu Maitia nun zira ? dokumentala Irunen eta Durangon aurkeztua izanen da abendu hastapen honetan. Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek, Lehen Mundu gerla garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketetan oinarritu dira dokumental honen egiteko. Audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahi izan dute. 

Gehiago irakurri

Euskal kantagintzaren ondarea aipagai Xenpelar dokumentazio jardunaldietan

Euskal kantagintzaren ondarea aipagai Xenpelar dokumentazio jardunaldietan

2016/10/24

2016ko urriaren 27an, 18:30etan, Xenpelar dokumentazio jardunaldien hirugarren edizioa iragan zen Amasa-Villabonan. Oraingoan, euskal kantagintzaren ondarea landu zuten bertan. Parte-hartzaileen artean, besteak beste Sü Aziako Jean-Mixel Bedaxagar eta Euskal kultur erakundeko Maite Deliart-en lekukotasunak entzuten ahal izan ziren.

Gehiago irakurri

"Maitia nun zira ?", 1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

"Maitia nun zira ?", 1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetza emankorra izan da. 2015-2016 ikasturteko Gradu Bukaerako Lanarentzat, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek, Lehen Mundu gerla garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketak ikertu dituzte. Audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahian, Maitia nun zira ? izeneko bideo dokumentala sortu dute.

Gehiago irakurri

"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri

"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri

2016/06/16

Euskal kultur erakundeak "Tradizioa & Sorkuntza" lemaren inguruko mintzaldia antolatu zuen 2016ko ekainaren 3an, ostiralez, Baionako fakultatean. Gai horietan adituak diren bost mintzalarik hitza hartu zuten karia hortara. Kanaldude herri telebistak filmatu gaualdiaren bideoa sarean da.

Gehiago irakurri

Ondarea & Sorkuntza: Uztaritzeko gogoetaldiaz

Ondarea & Sorkuntza: Uztaritzeko gogoetaldiaz

2016/01/06

Hogei bat kultur eragile bildu ziren 2015eko ekainaren 27an Uztaritzeko Lapurdi gelan «Ondarea eta sorkuntza» gaiaz solastatzeko. Gogoetaldia hasi zen Denis Laborde etnologoaren hitzaldi aberatsarekin. Ondotik, parte hartzaileak hiru tailerretan banatu ziren. Denis Laborden hitzaldia baita taldeen ekarpenen bildumak sarean dira.

Gehiago irakurri

"Argi bila" karrika ikuskizuna

"Argi bila" karrika ikuskizuna

Neguburua hurbiltzearekin batera, Olentzero aurten ere Euskal Herriko bazter guzietan izanen dugu. Karia hortara, hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira, horien artean  Argi bila izeneko karrika ikuskizuna, heldu den abenduaren 19an Donibane Lohizunen iraganen dena. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

"Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ?" - Eztabaida filmatua Uztaritzen

"Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ?" - Eztabaida filmatua Uztaritzen

2015eko urriaren 16an, Euskal emigrazioa : oroitzapena baino gehiago ? gaiaren inguruko eztabaida filmatua iraganen da Uztaritzeko Lapurdi gelan. Eusko Ikaskuntzak, Euskal kultur erakundeak eta Euskal Diasporak gomitatutik, hainbat aditu mintzatuko dira gai hortaz. Eztabaida Kanaldude telebista parte-hartzailearen webgunean segitzen ahalko da zuzenean.

Gehiago irakurri

"Olhaberri" zentroko bisita gidatuak Bankan

"Olhaberri" zentroko bisita gidatuak Bankan

2015/07/12

Uztail honetan, Bankako "Olhaberri" mehategien interpretazio zentroko bisita gidatuak antolatuak dira. Bisita horiek uztailaren 15a eta 31ren artean antolatuak izanen dira, urririk.

Gehiago irakurri

Ondarea & Sorkuntza: gogoetaren segida Uztaritzen

Ondarea & Sorkuntza: gogoetaren segida Uztaritzen

2015/06/03

Euskal kultur erakundeak gogoetaldi berri batean parte hartzera gomitatzen zaitu. Hitzordua 2015eko ekainaren 27an finkatua da, 9:00etatik 12:30etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Gaia : « Ondarea eta sorkuntza ». Gogoan atxik !

Gehiago irakurri

Bilketa, atari berri bat euskal funtsentzat

Bilketa, atari berri bat euskal funtsentzat

Bilketa izeneko euskal funtsen web atari berria sarean da. Baionako Hiriak garatu webgune berri honek Euskal Herriari buruz edota euskaraz diren dokumentu andana bat biltzen ditu. Euskal kultur erakundeak modu ezberdinez bat egin du egitasmoarekin, hala nola bitartekari lana eginez publiko zabalari buruz edo euskal kulturari buruzko formakuntza saioak antolatuz profesionalentzat. Atariaren edukian ere zuzenki parte hartu du.

Gehiago irakurri

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta aitzina doa

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta aitzina doa

2015/02/25

Joan den urtarrilaren 24an, Senpereko Larreko gelan, hogeita hamar bat pertsona bildu ditu EKE-k "Sorkuntza & ondarea" gaiaren inguruan antolatu topaketak. Arratsaldea bost sorkuntza eramaileren ekarpenarekin hasi da eta talde lan batekin bururatu. 2015eko ekainaren 27an segida emana izanen zaio gogoetari.

Gehiago irakurri

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta arratsalde bat Senperen

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta arratsalde bat Senperen

Euskal kultur erakundeak sorkuntza batean engaiatuak diren eragileak (edozein obra edo gertakari sorkuntzan) gomitatzen ditu Senpereko Larreko gelatik hurbiltzera urtarrilaren 24ean, larunbatarekin, arratsaldeko 14etatik 18:30etara, "ondarea eta sorkuntza" gaiaz eztabaidatzeko.

Gehiago irakurri

Horra, horra, gure Olentzero !

Horra, horra, gure Olentzero !

Neguburua hurbiltzearekin batera. Olentzero aurten ere Euskal Herriko bazter guzietan izanen dugu. Baina nor da Olentzero ? "Olentzeroren lagunak" elkartearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak itxaropenezko mezua dakarren pertsonaia mitiko hori hobeki ezagutzeko parada eskaintzen dizu.

Gehiago irakurri

1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira

1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira

1915-1918 artean, Alemaniako preso-esparruetako presoak grabatu ditu Prusiako Komisio fonografikoak. Horietan 9 euskal preso. 2014an, I. Munduko Gerlaren mendeurrena ospatzen den unean, Euskal kultur erakundeak grabaketa hauen kopia numerikoa jaso du Berlingo Etnologia Museoaren  eta Humboldt Unibertsitatearen ganik.

Gehiago irakurri

Euskal itsas ondarearen ezagutzeko baliabide pedagogikoak

Euskal itsas ondarearen ezagutzeko baliabide pedagogikoak

CPIE Euskal Itsasbazterrak, Itsas Begia elkartearen laguntzarekin garatu duen www.itsasondarea.eu webgune berriaren helburu nagusia, Euskal Herrian eta Landa Hegoaldean Itsasondareari begira hezkuntza izapideak plantan jarri nahi dutenen zerbitzuko pedagogia tresna bat osatzea da.

Gehiago irakurri

"Olhaberri" meatzaritzaren interpretazio zentro berria Bankan

"Olhaberri" meatzaritzaren interpretazio zentro berria Bankan

2014/08/17

Bankako herriko plazan kokatu "Olhaberri" ostatu / meatzaritzaren interpretazio zentroa ekaina ondarretik irekia da. Estreinaldi ofiziala uztailaren 12an iragan da. Euskal kultur erakundeak lagundu du Aldudeko ibarreko meategien historio aberatsa ezagutarazteko xedea duen proiektu hau.

Gehiago irakurri

Animazioak barra-barra Marmau eskultura bidexkaren inguruan

Animazioak barra-barra Marmau eskultura bidexkaren inguruan

2014/07/25

Uda guzian zehar, hainbat animazio antolatuak dira Hazparne aldeko Marmau eskultura bideskaren inguruan. Besteak beste, ipuin kondalariekin eginiko bisitak izanen dira, bisita gidatuak, bai eta gaualdi berezi batzu ere.

Gehiago irakurri

"Euskaldunen Argentina" erakusketa Argentinan gaindi

"Euskaldunen Argentina" erakusketa Argentinan gaindi

Euskal kultur erakundeak beste partaide batzuen laguntzarekin 2005ean osatu zuen erakusketaren bertsio arindua Argentinan gaindi ibilaraziko du Pirinio Atlantikoetako kontseilu nagusiak.

Gehiago irakurri

Ahozko memorian oinarriturik, Arte eskolako ikasleek bideo bat egin dute

Ahozko memorian oinarriturik, Arte eskolako ikasleek bideo bat egin dute

2014ko maiatzaren 7an, Goi Mailako Arte eskoletarako konkurtsoa prestatzen ari diren Euskal Kostaldea Aturriko Arte Eskolako ikasleek, bideo emanaldi berezi bat eskaini zuten Arte Eskolan. Emaitza sarean ezarri dute.

Gehiago irakurri

Sü Azia-ren soinu fondoa sarean entzungai

Sü Azia-ren soinu fondoa sarean entzungai

Xiberoko Sü Azia elkarteak 1960 urteetatik honera bildu dituen soinuak jendeen esku uztea deliberatu du. Fondo horretako soinu dokumentu gehienak Xiberuan grabatuak izan dira

Gehiago irakurri