Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala

Ondare inmateriala

Kultura ondare inmateriala Euskal kultur erakundearen aktibitatearen oinarria da. EKEk egunero sustengatzen eta balorizatzen dituen kultura praktiken multzoa da. Besteak beste Eleketa ahozko memoriaren programa edo Ipar Euskal Herriko artxibo soinudunen eta ikusentzunezkoen balorizazioa.

Kordazko espartinak
Kordazko espartinak Irati ibaian zur enborrak garraiatzeko. Arg. EKE
Gizadiaren Kultura ondare inmaterial nozioa 1990 hamarkadan agertu da, 1989ko ohizko kultura herrikoiaren gerizatze gomendioaren ondotik. Oposizioan sartzen zen 1972ko mundu mailako kultura eta natura ondarea babesteko Hitzarmenarekin, gehiago kulturaren alderdi materialei itzulia zena.

Nozio honek egiazko zilegitasuna lortu du 2003ko Unescoren Hitzarmenarekin, 2006tik gauzatu dena.

Hitzarmenak Kultura ondare inmateriala edo ondare biziduna honela definitzen du:

« Kultura ondare inmateriala deitzen da:  komunitateek, taldeek eta, beharrean, pertsonek onartzen dituzten pratikak, erran moldeak, ezagutzak eta jakitateak - bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultur espazioak -, beren kultura ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura ondare inmaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Ematen diote identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena. »

Euskal Herrian, beste herrialdetan bezala, kultura ondare inmateriala bizirik dirau egunero (ahozkotasuna, ikusgarrigintza, praktika sozialak, erritoak eta festak, artisautza jakitatea).

Eta Euskal kultur erakundeak, partaide instituzional ezberdinekin, ondare horren apurrak eta liparrak "betikotzen" saiatzen da, ekintza hauen bidez:

EKEk 2008an, MuCEM (lehengo MNATP) museoko euskal inkesten balorizazioa burutu du.

Eta 2013an, Olentzeroren lagunak elkartearekin, Olentzero tradizioaz txosten iturri baliagarria osatu du.

Gehiago jakin

Bestalde, Eleketa programaren bidez bildutako lekukotasunetan oinarrituak diren txosten tematikoak garatu ditu Euskal kultur erakundeak bere atarian. Hala nola :

SOKA, euskal dantzaren urratsetan

Euskal dantza zer den, nork dantzatu duen, nolakoa den eta zergatik XXI. mendearen hastapenean euskaldunek molde berezi horretan dantzatzen jarraitzen duten galdetzen dio bere buruari erakusketa honek. Eleketa programan 2012-2015 bitartean euskal dantzaren inguruan filmatuak izan diren 87 lekukoetarik 64 lekukotasun baloratuak dira SOKAren karietara.

Itsasturien memoria

itsasturiak-banner.jpg2010ean, itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) eta Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera jorratu du Euskal kultur erakundeak abiatu "Eleketa"ahozko memoriaren bilketak.

Gai horren inguruan 26 lekuko grabatuak izan dira. Bideo horien 72 zati sarean dira kontsultagarri.

Amikuztarrak mintzo

eleketa-eu.gifEuskal kultur erakundeak 2007an abiatu lekukotasun bilketa handia Amikuzetik hasi zen. Bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Bideo-lekukotasun horiek sarean ezarri ditugu!