"Itsasturiak" erakusketa

Euskal kultur erakundeak ekoizten duen "Itsasturiak" izeneko erakusketak itsas munduaren inguruko lekukotasun berri bat eskaintzen du, Donibane Lohizune - Ziburuko marinelen bizia multimediaren bidez kondatuz.

Hemen irudi oina

Hiru hizkuntzatan (euskaraz, frantsesez eta gazteleraz) itsas mundua barne-barnetik sendiarazteko xedea dauka, erakusketan entzun eta ikusgai diren lekukotasunen bitartez : hirurogeita hamabi filma-zati, sei orduko grabaketa, denek aipatzen dituztelarik  portuaren eta arrantzaren inguruko istorioak. Hauen artean, arrantzaleak berak, bainan ere haien emazteak, arrain-saltzaileak, edo berdin itsasontzietan zoazen erizainak.

Lekukotasun horiek norberaren erritmoan gozatzekoak dira. Izan ere lekukoek utzitako argazkiak edo berdin tokian-tokiko arrantzari buruzko bideo-dokumentalak aplikazio elkarreragile batzuen bidez kontsultagarri dira.

Gure euskal ondarea osatzen duen itsasturien mundua - mundu dorpea bezain miresgarria - ezagutzeko parada ezin hobea. ...

"Itsasturiak" erakusketa Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrarekin partaidetzan egina izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Caisse d'Epargne Banketxearen eta Arrantzaren Europako Fondoaren dirulaguntzarekin.

Xehetasunak

Testuingurua

"Le Dénicheur"
''Dénicheur'' atunontzi-bolintxeroa, 9000 kilo sardinez kargatua (Argazkia: Daniel Velez)
Donibane Lohizunen eta Ziburun, Euskal Herriko portu guzietan bezala, azken hamar urte hauetako arrantzaren gainbeherak gogoa eman die tokiko eragile batzuei euskal itsas ondarearen alde obratzeko.

Eragile horien artean ondokoak aipa ditzakegu: Itsas Begia elkartea, 30 urtez geroztik euskal itsas kultura baloratzeko ekintzak eramaten dituena; Itsas misioaren tokiko adarra, itsas munduan presentzia iraunkorra segurtatzen duena ; Itsas Gazteria elkartea, itsas heziketa mota guziak lantzen dituena.

Elkarte horiekiko partaidetzak indarturik (EKEk 20 urte daramatza
Itsas Begia elkartearekin tokiko itsas ondarea baloratzen duten proiektuak lantzen), eta bere "Eleketa" bilketa-proiektua lurraldeko beharren zerbitzura ezarri nahian, Euskal kultur erakundeak erabaki du itsas oroimenari buruzko lan berezi bat eramatea. Tokiko elkarteekin kontzertazioan eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren obragintzalari zelarik,
Euskal kultur erakundea hasi zen, 2010 hasieran, hainbat itsas gizon-emazteren ahozko lekukotasunak biltzen (bideo grabaketak, hitzez eta irudiz josirik).

Atun enkantua - Criée au thon (Hendaia, 10/1994)
Enkantua Hendaiako portuan - 1994
Arrantzale, arrantzaleen emazte, bitartekari, ontzigile, xaiko mutil, marinelen formatzaile, kontserbategiko langile edo saregile
horiek guziek berezitasun bera dute, hau da, XX. mendean zehar Donibane Lohizune/Ziburuko portuaren historian parte hartu zuten. Pertsona horiek, lekukotasunak emateaz gain, argazkiak eta postalak ere eman dituzte. Bildutako lekukotasun eta dokumentu horiek guziak erakutsi eta entzunarazi nahian, Euskal
kultur erakundeak, 2011ko irailean, "Itsasturiak" multimedia erakusketa ibiltaria estreinatu du.

Xedea eta edukiak

Atun arrantza (1989)
Atun arrantzan (1989)
Erakusketaren gaia arrantzaren historia da, XX. mendearen hasieratik gaur egun arte. Arrantzaren historia eratu duten gizon-emazteak baloratzen ditu, giza-bilbe hori gida-haritzat hartuz. Erakusketaren ikuspegia ez da bakarrik historikoa: gaurko arrantzaren egoeraren berri ere ematen du.

Bilketaren esparruan elkarrizketatu lurraldeko 26 pertsonen ikus-entzunezko lekukotasunen zatiek osatzen dute erakusketaren ekai berezia.
Jatorrizko hizkuntzan (euskaraz) eskaintzen direnez, frantsesez ere transkribatuak dira multimedia aplikazio batzuen laguntzaz.
Lekukotasun horiek kontsultagarri dira hainbat ukimen tresna elkarreragileren bidez. Artxibotegietako bideo-dokumentalek (INA Pyrénées, TVPI, Aldudarrak Bideo...) osatzen dituzte.

INA Pyrénées erakundeko bideo bat, erakusketan ikusgai

Ikus-entzunezko euskarri horien osagarri, hiru hizkuntzatan (euskara-frantsesa-gaztelera) idatzi panelak, irudiak (argazkiak, postalak…) eta bestelako osagaiak aurkitzen dira. Kuadro numerikoek eta beste aplikazio elkarreragile batzuk lekukoek utzitako dokumentuak eta potretak ikusteko parada eskaintzen dute, ahantzi gabe Itsas Gazteria elkarteak "Altxa Mutillak" aldizkarian argitaratutako hainbat argazki.

Gainera beren telefono mugikorrak baliatuz, internet konekzio bat erabiliz, bisitariek erakusgelan barreiatuak diren QR kodeak eskanea ditzakete sarean diren erakusketaren zonbait oroigarriren eskuratzeko (argazkiak, bideoak, lekukoen biografiak...).

Eremuak gaika

Erakusketaren eremuko azalera 85 m²-koa da guttienez eta 6 moduloz osatua da :

  • 1. Moduloa: Arrantzalearen lanbidea
    Itsasturien eta hauen familien bizitza.
  • 2. Moduloa: Arrantza teknikak
    Arrantza teknika desberdinak eta harrapatutako espezieak: sardin arrantza, atun arrantza (herrestan, alezian, peita biziko arrantza, ingurasareko arrantza...), gaurko arrantzak (kanabera, bolintx, tresmail, tretza, arraste sare edo sare pelagikoarekiko arrantza).
  • 3. Moduloa: Itsasontzi mota desberdinak
    Erabilitako itsasontzi mota desberdinak eraikuntza tekniken bilakaeraren arabera.
  • 4. Moduloa: Portuko lanbideak
    Itsas lanbideak : saregileak, xaiko mutilak, kontserbategiko langileak, bitartekariak, ontzigileak, eta abar.
  • 5. Moduloa: Dakarreko arrantza
  • 6. Moduloa: Donibane Lohizuneko portuaren antolaketa
    Arrantza munduaren antolaketa sozial eta ekonomikoa: sindikatu eta kooperatiba mugimendua, zerbitzu soziala, itsas formakuntza, emazteen zeregina.

Egileak eta partaideak

Ekoizlea
eke.gif
Partaidea
cg64.gif

 

Diruztatzaileak
eu.gif gipuzkoa.gif
epargne.gif

 

Sustatzaileak
laguntzaileak.gif

 

Laguntza teknikoa - Hedapena
donibane.gif
itsasbegia.gif
cpie.gif misioa.gif
Itsas misioa
clpmem.gif
CLPMEM Baiona
francebleu.gif

Esker bereziak
Antton Goikoetxea, Mikel Epalza, François Gallet, Antton Ezeiza, Euskadiko Filmategia, INA Pyrénées, TVPI, Aldudarrak Bideo.
Argazkilariak

Sébastien Husté, Pierre Baudier, François Gallet, Digital Graffic, Itsas Gazteria ("Altxa Mutillak" aldizkaria), CNPMEM - CLPMEM Bayonne - IMA, bilduma pribatuak.
Itzulpenak

Kattalin Totorika - Chelo de Bastida
Lantegiak
Digital Graffic, Aldudarrak Bideo, Dedo Multimedia, Elea.

Erakusketa non ikus?

Donibane Lohizune
2011ko irailaren 16tik urriaren 16ra

Ducontenia etxeko erakusgela
Asteazkenetik igandera : 14:30-19:00 - Larunbatetan : 10:00-12:30 - 14:30-19:00

Biarritz
2011ko urriaren 19tik 21era

"Oceanovation" erakustazoka kari Halle d'Iraty erakustazokan

Baiona
2011ko abenduaren 2tik 2012ko otsailaren 29ra

Baionako Artxibotegia

Irisarri
2012ko uztailaren 16tik irailaren 29ra

Ospitalea zentroa

Bilbo
2013ko otsailaren 18tik ekainaren 30era
Bilboko itsasadarra itsas museoa

Hendaia
2013ko irailaren 10etik 28ra
Mendi Zolan

Zarautz
2014ko otsailaren 6tik martxoaren 30era

San-Enea kultur etxea

Lekukotasunak

Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera eta itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) jorratzen dituzten 72 bideo-zati kontsulta itzazu sarean baita ere 26 lekukoen biografiak eta argazkiak.


"Itsasturiak" erakusketaren baitan entzungai diren lekukotasun horiek telefono mugikorretatik ere eskuragarri dira.

Marinelen erretratuak

2009an, Donibane Lohizuneko portuan, Sébastien Husté-k egin arrantzaleen erretratuak erakutsiak dira erakusketaren baitan.
Ikus argazki batzu