Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala Olentzero

Olentzero

Aita Satrustegiren arabera, Olentzero forma askotako jenio bat da, euskal erlijioaren bilakaera erakustera ematen diguna, solstizioaren kultur zaharraren elementoak kristautasunarenarekin nahasiz.

Olentzero Baionan (2008)
Olentzero Baionan (2008 - Argazkia: Jakes Larre - EKE)
Hastapenean, Olentzero etengabe arraberrituz doan naturalezaren sinboloa zen eta landarediaren iraungipenaren adierazlea.

Kristautasunak, naturalezaren sortzea ospatzeko orde, Jesusen sortzea ospatzen du. Olentzero genio zaharra, itxuraz berdina baldin bada ere, zereginean aldatu da : Eguberriren mezulari bilakatu da.

Olentzeroa ospatzen Hendaian 1947an - Gaztelu Zahar abesbatza
Olentzero Hendaian - 1947 (gazteluzahar.com)
Erraiten da Olentzerok 366 begi dituela. Urte berriaren adierazpena daiteke. 365 egun bizi izan ditu eta urte berriari begira dago.

Toki batzutan, Olentzero deitzen zen Eguberriko sugibelekoa. Garai horretan erre behar zuen eta honen hautsak alorretan barreatuak ziren uztak zaintzeko.

EGU, eguneko argia, euskal mitologiaren entitate zaharrenetarik da. EGU atzizkia

Olentzero ospatzen den garaiari dagozkien hitz anitzetan atzematen da : EGUR, EGUZKI, EGUBERRI...

Lehen eta orain

  • Betidanik ospakizunekin neurtu dugu denbora eta hauen artean, handienetarik dira : Urtatseko ohidurak.
  • Interes komertziala eguberriko eta Urtatseko ohidurez jabetu da, Olentzero zaku berean sartuz. Garaia da, errautsak harro diezaizkiogun eta argitara atera zer mezu daukan guretzat.

     

Ikazkin zaharrak ba ote digu zerbait errateko oraino ?

olentzero_baionan.jpg
Olentzero Baionan (arg. JD.Chopin)
Jendetasun apur bat
Lehengo ohidura zahar batek gaurko hiritarrontzat zer balio du ? Olentzerok sasoin aldaketak iragartzen baditu, badauka beste mezurik.

Olentzerok argia dakar : argi berria. Gure mundua ere argi beharretan da. Olentzerok zubiak, loturak, egiten ditu lehengoarekin eta oraingoarekin, ilunarekin eta argiarekin, kanpokoarekin etabarnekoarekin.

  • Olentzeroren aurpegi arruntak, zikinak eta itsusiak gure munduaren alde bat mirailatzen digu : konsumismoa, xahuketa, ezazolkeria
  • Lehen bezala gaurregun ere itxaropenezko mezu bera dakar : argi berriarekin su berria, giza bihotzen berogarri. Olentzero lotua da bihotz-oneko elgarretaratzeei : familia, festa, ospakizunak, kantuak edo/ta anaitasunezko elkarte lanak : Table du Soir, Restos du Coeur, Secours Populaire, Secours Catholique eta abar
  • Olentzerok ez dauka mirakulurik bere zakuan. Ez da ere Ohidura hutsa. Olentzerok argitara ematen du, handi ala ttiki, hango edo hemengo, "jendeak jendea balio duela", hauts azpitik argiberekoak girela.

Baliabideak

Olentzeroren lagunak

Olentzeroren lagunakOlentzeroren Lagunak izeneko elkarteak bere baitan biltzen ditu Olentzeroren tradizioa eremaiten duten Iparraldeko presuna batzu. Zonbait urte hauetan beti eta gehiago aipatzen eta hedatzen ari da tradizio hori eta presuna horien griña da bakotxaren esperientzien eta gogoeten trukatzea, Olentzeroren izpirituan hedapen horren sustatzeko eta hedatzeko. 
Harremana

Olentzeroren ohitura Iparraldean

Libe Goñi
Argazkia: Iñaki Urreizti

1969an Iparraldeko lehen ikastolaren andereñoa bilakatzen da Libe Goñi, Baionan. Bere bizi profesional osoa ikastolen zerbitzuko eman du. Horretaz gain, asko ekarri du ere kultura arloan, bereziki olentzeroren ohidura iparraldean gizarteratzen lagundu duelako, ikastolen bidez besteak beste. Ohidura horretaz dituen oroitzapen batzu aipatzen dizkigu.
Bideoak ikus

Ikazkinak lanean

Olentzero ikazkinaren urratsetarik, ikazkin batzuen lana ezagutuz argazkiz argazki...

Manuel Alzugaray ikazkina UrepelenManuel Alzugaray ikazkina Urepelen

Koldo Aznares eta OlentzeroKoldo Aznares nafartar ikazkina