Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Webografia

Webografia

Ondarearen inguruko sareko aipamen interesgarriak.
Ondarea
Maitia Nun Zira? dokumentalaren webgunea

Elena Canas-ek eta Ainara Menoyokekoiztu Maitia, nun zira? dokumentalaren webgune berria.

Tags:

Preso egon zirenen kantuen istorioa | Berria.eus - 2016-12-24

"Lehen Mundu Gerraren garaian Alemanian preso egon ziren soldadu euskaldunen grabazioak erabili dituzte Elena Canasek eta Ainara Menoyok 'Maitia nun zira' dokumentala egiteko. 2014an jaso zituen EKEk grabazio horiek."

Tags:

Suediako telebistak 1963an Euskal Herrian eginiko grabaketa batzuk berreskuratu dituzte | 2016-11-30, Berria.eus

Argibel Euba etnologoak, Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrari esker, dokumentalak aurkitu, eta horien inguruko ikerketa eta identifikazio lana egin du.

Tags:

I.mundu gerrako euskal presoen ahotsak | 2016-10-13, Faktoria | EiTB

Euskadi Irratian Faktoria saioan: "Maitia nun zira?", izen hori du Ainara Menoyo eta Elena Canasek egindako dokumentalak. Istorio harrigarria atera du argitara: I. mundu gerran atxilotu zituzten preso euskaldunei egindako grabaketena.

Tags:

Bidegainen berbaldiaren material osagarria | 2016-11-15, Berbaizu euskara elkarteaBerbaizu euskara elkartea

Joan den ostiralean Eneko Bidegain gurean egon zen Gerla Handia Iparraldean berbaldia eskainiz. Gerran zehar, hainbat euskaldun atxilotu zituen Alemaniak eta horietako zortzi kantatzen grabatu zituen Prusiako komisio fonografikoak. Berriki, Euskal Kulturaren Erakundeak (EKE) kanta hauen kopiak jaso zituen, Berlingo Etnologia Museoak eta Humboldt Unibertsitateak bidaliak, eta HUHEZIko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek audioak ikertu dituzte eta euren balioa transmititu nahian Maitia Nun Zira dokumentala egin dute.

Tags:

Euskal irratiak: "Maitia nun zira?" dokumentala kultur alean

Maia Muruagak "Maitia nun zira" izeneko dokumentalaz mintzatu da Maite Deliart EKEko kidearen elkarrizketa zabalduz. Gai nagusia: Lehen Mundu Gerlan Alemaniako preso-eremuetan egin 10 euskal presoren grabaketak.

Tags:

«Ahozko ondarea denon eskura jartzeko, aurrez eduki egin behar da» -| 2016-10-26,Tolosaldeko Ataria.

Nere Erkiagarekin elkarrizketa: Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin batera, Koldo Mitxelena Kuturunea eta Euskal Kantuzale Elkartea aritu dira jardunaldiaren antolakuntzan. Badok webguneak eta ALDEE elkarteak ere lagundu dute.

Tags:

Argia Multimedia. Maitia nun zira? | 2016-09-23, argia.eus

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetzari esker, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek, Lehen Mundu Gerra garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketak ikertu dituzte. Audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahian dokumentala sortu dute.

Tags:

Alemaniako 1914-1918ko euskal presoen grabaketak | 2016-10-17, Enbata

Tags:

"Maitia nun zira ?", 1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

Lehen mundu gerra garaian, Wilhelm Doegen (1877-1967) hizkuntzalari alemanak Commission phonographique prussienne erakundearen sorrera lortzen du, eta helburu bat finkatzen dio: “Alemaniako preso-esparruetan diren jatorri anitzetako presoak disko soinudunetan grabatu, araberako testuei lotuz.” Egin diren milako bat grabaketetarik hogeita hamar bat euskal batzuei dagozkie.

Tags:

Gehiago…