Albisteak

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Irisarrin

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Irisarrin

2017/07/28

2017ko uztailaren 11tik irailaren 30era, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Irisarriko Ospitalea - Ondare Heziketa Zentroan izanen da ikusgai. Lau hizkuntzatan, euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu multimedian oinarritutako erakusketa honek. Sartzea urririk izanen da.

Elgoyhen dantza eskolari buruzko erakusketa Atharratzen

Elgoyhen dantza eskolari buruzko erakusketa Atharratzen

2017/07/27

Dominique Nicibar Bürgübürü argazki artxiboa erabiliz, Atharratzeko Elgoyhen (1890-1986) dantza eskolaz erakusketa bat egin du Euskal kultur erakundeak. Mauleko Ondarearen Etxean aurkeztua izan ondoan, Atharratzeko Prefosta elkartearen egoitzan ikusgai da abuztuaren 31a arte.

"SOKA" segitu gure sare sozialetan:

  • Twitter
  • Facebook
  • Vimeo
  • #soka