Balorapen pedagogikoa

SOKA erakusketaren inguruko dokumentu pedagogikoa landu dute elkarrekin Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak (IDB), Atelier Canopé 64 sareak, Euskal kultur erakundeak eta IKAS pedagogia zerbitzuak.

Soka - Balorapen pedagogikoa
SOKA erakusketaren inguruko animazioa Hazparnen (2016)
Harea-ordulari baten antzeko desmartxa bat proposatzen du :

  • Dantza bere orokortasunean hartu abiapundu gisa,
  • Euskal dantza helburutzat hartu SOKA erakusketaren bitartez,
  • Ikuspegia berriz zabaldu, klasean dantza ekoizpen batetara iristeko.

Hiru faseetan proposatuak diren aktibitate hauek, 2016ko sartzean abiatuko den oinarri amankomun berriaren kuadroan oinarritzen dira. Bereziki 3. indartze-zikloko ikasleentzat pentsatuak izan dira (4. urtea - 5. urtea - 6 garrena). Horrek ez du erran nahi, 2. zikloko oinarrizko ikasketetan diren ikasleentzat egokituak izaten ahal ez direnik (1. urtea - 2. urtea - 3. urtea). 

Dokumentuaren eskuratzeko :

Ustiapen pedagogikoaren inguruko materiala http://pedagogia.soka.eus erakasleentzako sortu gune pribatuan bildua da. Sarbidea ondoko bi pertsonei eskatzen ahal da:

Maia ETCHANDY
Euskal kultur erakundea

05 59 93 25 25

Johañe ETCHEBEST
IDBko misio-arduraduna

06 81 90 47 46

 

Partaideak

IKAS

CANOPE

IDB