Gaia(k):

Pierre Etchebarne

Pierre Etchebarne

Zatia

Bozkatzeko eskubidea ukan ondoan, emazteek parte hartzen maskaradetan

Pierre Etchebarnek kondatzen du 1946an lehen aldikotz, neskek maskaradetan parte hartu zutela. Aitzineko urtean, emazteek ukan zuten bozkatzeko eskubidea Frantzian, hortarako maskaradako zuzendariek (Martxe Eihartzet, Pierre-n arabera) deliberatu zuten emazteen parte harraraztea maskaradetan. Emaiten du garai hartako xorrotxek kantatu zuten bertsoa gai honi buruz : "Barkoxeko maskaradak aurten moda berri Baditugu neskatila gazteak dantzari Ez da nihorentzat hain estonagarri Bozketan ez gituzteia ber xedean ezarri"

Pierre Etchebarne. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1053

Gehiago jakin

Gehiago jakin

Pierre Etchebarne 1931ko otsailaren 5ean sortua da, Barkoxen, Gaztelondo auzoaldeko Etxebarnean, hiru haurretarik bigarrena eta mutiko bakarra. Hamalau urte arte, etxetik kilometro batean zen eskolara joan zen. Haur euskaldunek zigorrak eta afruntuak pairatzen zituzten beren ama hizkuntzan mintzatzeagatik. Ondotik, familiaren etxaldean ari izan zen. 12 urte zituelarik, bere aitak, artzaina izanik, bortura eramaten zuen, jada, baina 15 urteetan zuen egiazki ikasi lan gogor hori, udan, ezagutzen ez zituen Xiberoko mendietan.

12 urteetan, dantzan ikasi zuen, Kapera auzoaldeko Martxe Eihartzetek erakutsirik. Aldi berean, 14 urteetarik aitzina, saski baloian ari izan zen, kirol hori biziki maite zuen errient bati esker. Bi jarduera horiei esker, bidaiatzeko parada ukan zuen, Euskal Herrian barna, Bearnon, Charentes eskualdean... Soldadugoko 18 hilabeteak Paris inguruan iragan zituen. Han, bere dantzari talentua erakutsi zuen, agerraldi batzuen karietara (Wagram salan, De Gaulle jeneralaren bestan, etab.), Pariseko Euskal Etxearen bitartez. Ondotik, burasoen segida hartu zuen, etxaldean, eta Barkoxen antolatu maskarada eta pastoraletan parte hartu zuen.