SOKA aplikazioa

Bilboko Azkue Fundazioak, "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltariaren edukietan oinarritu euskarazko aplikazio ludikoa sortu du Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Publiko gazteari eta familiei begira pentsatua izan da. Maila desberdineko galdera-erantzun joko batek eta ohiko euskal dantzaren egutegi batek osatzen dute. Aplikazioa dohainik da.

SOKA app"SOKA, euskal dantza" aplikazioa Azkue Fundazioa eta Euskal kultur erakundearen arteko elkarlanean garatutako, euskal dantzaren mediazio eta transmisio proiektu orokor batean kokatzen da. EKEk ekoiztu euskal dantzari buruzko "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltarian oinarritua da.

Euskal dantzen inguruko edukiak modu didaktiko, atsegin eta dibertigarrian aurkeztu nahi izan dira eta horregatik aplikazioak bi atal ditu: euskal dantzen inguruko galdera-erantzunen jokoa eta Euskal Herri osoko dantza ekitaldien egutegia. Euskaraz garatuta dago aplikazioa eta doan eskuratu daiteke. Soka aplikazioaren bidez modu erraz eta atseginean euskal dantzari buruz gehiago ikas daiteke.

Hauek dira apliazioaren bi atalak:

  • Alde batetik, euskal dantzen inguruko galdera-erantzunen jokoa. Jokoak lau maila ditu: Kautera, Bolanta, Aurreskularia eta Dantzamaisua. Erabiltzaileari euskal dantzen inguruko galderak aurkeztuko zaizkio eta erantzun zuzena zein den erabakitzeko lau aukera desberdin. Galdera bakoitzean eduki osagarria aurkituko du, irudi edo azalpenen bat. Zuzen erantzutako galdera bakoitzak puntu kopuru jakin bat lortuko du eta hauek gehituko dira, erabiltzaileen arteko sailkapen zerrenda osatuz. Edukiak "SOKA" erakusketa ibiltarirako sortutakoetan oinarrituak dira. Adin guztietara zuzendutako jokoa da, maila bakoitzean galderen zailtasuna handitzen delarik. 
  • Bestalde, aplikazioak Euskal Herri osoan zehar burutzen diren ohiko euskal dantza ekitaldi nagusien egutegia erakusten du. Lekua eta kokapen geografiko eta dataren arabera agertzen dira. Horrela, mapa batean bilatuta jakin ahal izango da egunero Euskal Herriko zein tokitan izango den euskal dantzarekin erlazionatutako ekitaldi, jai edo ospakizunen bat. Ekitaldi bakoitzaren inguruko informazioa eskaintzen da. Atal hau www.dantzan.eus webgunearen laguntzarekin osatu da. 

Aplikazioa mugikor eta tabletetan erabilgarri da, Android eta iOS sistema eragiletan.

Gehiago jakin