Eduki aberats eta ezberdinak

Erakusketak 400 bat ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak) eskaintzen ditu, bai eta zazpi bideo sorkuntza original eta SOKArentzat eginak izan diren argazki andana bat ere.

SOKAren edukien aberastasun guzia jendeen esku uzteko, 14 ukipen-pantaila, formatu handiko 7 HD telebista, 6 kuadro numeriko, 15 ordenagailu eta 9 irakurgailu baliatuak dira.
 lantz.jpg

 

Besteak beste SOKAn ikugai...

 

«ELEKETA» BILKETA PROGRAMAREN LEKUKOTASUNAK

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu «Eleketa» programaren xedea ipar Euskal Herriko euskarazko ahozko memorioa (bizipen eta jakitate kontaketak, kantuak eta leiendak, etab.) biltzea, artxibatzea eta hedatzea da. Euskal dantzaren inguruan bilduak izan diren 64 lekukotasunak baloratuak dira SOKAren karietara. Zati batzu erakusketaren modulo desberdinetan aurkeztuak dira. Beste batzu laster izanen dira soka.eus webgunean ikusgai.

EUSKADIKO FILMATEGIKO ALTXORRAK

SOKAren partaidea den Euskadiko Filmategiak Euskal kultur erakundeari ateak ireki dizkio, bere ikus-entzunezko artxiboen erabilera errazteko. Erabilpen eskubideak dituzten jendeen kolaborazioari esker, (familia artxiboak), euskal dantzaren inguruko bideo zati andana bat aurkeztuak dira erakusketan, horietan zaharrenak 1920 urteetakoak direlarik. Lekukotasun baliosak eta hunkigarriak.

JEAN-MICHEL GUILCHER IKERLARIAREN FILMAK (1963-1972)

SOKA erakusketan, 1960-1970 urteetan Jean-Michel Guilcher etnologo eta ikerlari bretainarrak Xiberoan, Baxenabarren eta Nafarroan egin bideo zati ezberdinak ikusgai dira. Balio handiko dokumentu hauek, gaur egun oraino erreferentziatzat daukaten ikerlari honen euskal dantzari buruzko lana omentzeko parada eskaintzen dute.

FRANTISEK POSPISIL IKERLARIAREN FILMAK (1927)

František Pospíšil txekiar etnologoak 1927an egin filmen antzera (besteak beste, Xuberotarrak eta Baxe-Nafartar dantzari batzuen desfile batekin Baionako karriketan), SOKA erakusketan aurkeztuak diren beste dokumentu batzu arrunt bakanetan aurkeztuak izan dira publikoari. Erakusketaren edukien prestaketak guti ezagutuak edo arrunt guti baliatuak izan diren fondo batzuen baloratzeko parada eskaini du.

ROBERT CAPA & EUSKAL DANTZA

Argazki-kazetaritzaren sortzaileetarik bat izan den Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran egin argazkien bost erreprodukzio ikusten ahal dira erakusketan. Balio handiko dokumentu eder hauek International Center of Photography de New-York zentroarenak dira.

ARGAZKILARIEN BEHAKOAK

SOKAren karietara, Euskal Kultur Erakundeak Gabrielle Duplantier eta Johan Morin argazkilariei eskuak libro utzi dizkie. Gabrielle Duplantier-ek dantzaren alde errituala eta soziala landu baldin badu ere, Johan Morin Euskal Herriko dantza eskoletan egiten den transmisioari interesatu zaio.

BIDEOGILEEN BEHAKOAK

Euskal kultur erakundeak utzi dien askatasunari esker, SOKAn bideogile batzuek (Oskar Alegria, Joana Asurmendi, Eki Pagoaga, Eukeni Arriortua & Xabier Zabala) ikuspegi poetikoa edota dekalatua eskaintzen dute euskal dantza gaitzat hartuz.

Gehiago jakin