Eszenografia eta multimedia hautuak

Bisitaria lau eremu tematikoren inguruan egituratu espazio batean ibiltzen da.

Soka - Perspektiba axonometrikoa

Hamalau ukipen pantailek, moduluetako mezu orokorrak sakontzeko parada ematen dute informazio eta ilustrazio osagarriak eskainiz.

Eremu tematiko bakoitzean erakusketaren gaiarekin zerikusia duten multimedia osagaiak kontsultagarri dira. Bisitaria nahi bezala ibil daiteke, bisitak ez dauka eta zentzu jakinik. Modulo horiek osatzen dituzten panelek bisual eta testu indartsuak badituzte.


Paneletan, telebistak eta kuadro numerikoak txertatuak dira. Bestalde, erakusketaren berezko argiztatzearen euskarriak dira.

 

Ibiltaritzarako optimizatua

SOKA erakusketa (© Isabelle Palé)
SOKA erakusketa, gela konfigurazio ezberdinetara egokitzen ahal da, baldin eta oinarrizko baldintzak errespetatzen badira (130 metro karratuko gutieneko azalera - 2m55eko gutieneko altuera). Erakusketa gune handiagoentzat, osagai batzu gehitzen ahalko dira (argazki erakusketa, artxibo irudiak proiektatzeko gune bat, etab.).

SOKA lau hizkuntzatan da (euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa), tokiko eta nazioarteko publikoarengana joateko. Bosgarren hizkuntza baten txertatzeko aukera izan daiteke.

Gehiago jakin