Gure erakusketa ibiltariak

Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Erakusketa horiek alokatzen dira.

"Batekmila, euskal munduak" erakusketa Bartzelonan
"Batekmila, euskal munduak" erakusketa Bartzelonan
Azken 20 urteotan, Euskal kultur erakundeak trebetasun bereziak garatu ditu euskal kulturari buruzko erakusketa ibiltari tematikoen ekoizteko eta kudeatzeko. Zabalkunde euskarri horiek multimedian eta interaktibitatean oinarritzen dira. Bestalde, EKEren erakusketak lurraldeen animazio tresna paregabeak dira ere, ekitaldi ezberdinak antolatzeko parada eskaintzen baidute (eskolendako bisitak, bisita gidatuak, mintzaldiak, ikusgarriak, kontzertuak…) Horietarik batzuek balorapen berezia ukan dute sarean.

Erakusketak (1997-2022)

Adierazpen artistikoak

Argazkilaritza

Memorio kolektiboa - Ondarea

Euskara